Euskara batzordeak auzoetan

Intereseko informazioa

Euskara Donostiako auzo eta lurralde eremuetan 

Donostiako hainbat auzotan euskara batzordeak sortu dira bertan dauden premiei eta beharrei hobeto erantzuteko. Auzo horietan gainera, batzordea euskara auzoan sustatzeko erreferente nagusia izatea da asmoa.

Gaur egun, 11 euskara batzorde daude:

Gainera, Korrika antolatzeko edo Euskararen Egunerako batzordeak eratzen dira Amaran, Grosen, Ibaetan, Igeldon, Loiolan, …

Udalak sustatu ditu batzordeak, eta haien koordinazioaz Bagera elkartea arduratzen da.

Euskara batzordeetan ondoko eragile hauek parte hartzen dute:

  • merkatariak
  • kultur eragileak
  • auzo-elkarteak
  • kirol-elkarteak
  • euskaltegiak
  • ikastetxeak
  • guraso taldeak
  • gazte taldeak
  • norbanakoak
  • Auzoaren azterketa eta diagnostikoa egitea
  • Euskararen Plan Orokorra marko gisa hartuta, auzoan euskararen normalkuntzak aurrera egiteko helburu zehatzak finkatzea
  • Helburu horiek erdiesteko ekintza plan bat zehaztea
  • Ekintzak garatzea
  • Jarraipena egitea

Udalak Donostian euskararen normalizazioan urratsak emateko asmoz martxan du “Donostian Euskara Sustatzeko Plan Estrategikoa 2026-2036 (D-Aroa)”. Plan hori gauzatzerakoan auzoz-auzo eragitea garrantzitsua da, hizkuntzaren normalizazioa lortzeko ekintzak auzoen berezko ezaugarrietara hurbildu eta etengabe egokitzen baitira.

Erlazionatutako dokumentuak