Euskara ikasteko online baliabideak
Intereseko informazioa
Interneteko baliabideak
Jarraian, zure prestakuntzan lagungarri izan daitezkeen Interneteko baliabide batzuk aipatzen ditugu:
- autoikaskuntza metodoa (HABE)
- autoikaskuntza metodoa (IKASTEN)
- mugikorreko aplikazioetarako ikastaroak
- zalantzak argitzeko edo kontsultak egiteko
- Euskaltzaindiaren arauak
- EGA prestatzeko
- dokumentu ereduak, gramatika, esaldi ereduak...
- artikuluak, testuak, bideoak eta audioak, mailaren arabera sailkatuta
- interneten egiteko aditz ariketak
- koruro: ikasi euskara huts-hutsetik
- aditzak.eus - Euskal aditza jokatzeko tresna
Ingura plataforma digitala
HABEk, Eusko Jaurlaritzaren Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak, euskara online ikasteko Ingura plataforma digitala jarri du abian.
Ikasketa plataforma honen bidez, euskara erraz ikasi ahal izango duzu edozein gailutatik, noiznahi eta nonahi.
Ikastaroek bi atal izango dituzte, bata irekia (izena ematearekin nahikoa izango da) eta bestea matrikulapekoa (ia doakoa).
Kontsulta ezazu Ingura plataformaren informazioa bere webgunean.