Iruzurraren eta ustelkeriaren aurkako salaketa kanala
Donostiako Udalean iruzurraren aurkako salaketa jartzea
Donostiako Udalaren Integritate Instituzionalaren Sistemak gardentasuna, gobernu ona eta udal kudeaketan jardunbide egokiak izatea zaintzen ditu.
Bere estrategiaren barruan, kanal hau jartzen du pertsona guztien eskura, Udalak edo haren erakunderen batek arau-hauste, jokaera bidegabe edo jardunbide desegokirik eginez gero, jakinarazi edo salatu ditzaten.
Udalaren Integritate Batzordeak aurkeztutako salaketak aztertuko ditu eta neurri egokiak hartuko. Beti izango du linea bat irekita salatzailearekin anonimoki komunikatzeko.
Gogoratu...
- Salaketak konfidentzialak direla eta anonimotasuna erabat bermatuta dagoela. Ikus iruzurraren aurkako salaketen kanalak erabiltzen duen prozedura.
- Eta ez ahaztu zerbitzu hau ez dela kexa eta iradokizunen postontzi bat. Zerbitzu hori Herritarren Postontzian zentralizatuta dago.