eFaktura

Donostiako Udalari fakturak jaulkitzen dizkioten enpresei faktura elektroniko erraz eta praktikoak egiteko doako irtenbidea eskaintzeko ekimena. Modu elektronikoan sinatutako.

ef4ktur sistemaren bidez, fakturen kudeaketarako sistema txiki bat erabilgarri izango dute enpresek, Udalari nahiz beste euskal administrazio batzuei bitarteko elektronikoen bidez faktura igortzeko ahalmena duena.

Informazio-oharra

Jakinarazten dugu 2024ko maiatzaren 13tik aurrera aldatu egingo direla orain arte Faktura Elektronikoen Erregistroa egiteko enpresak erabiltzen zituzten fakturazio-kodeak. Edozein gorabehera edo zalantza baduzu, jarri gurekin harremanetan telefono zenbaki honetan: 943 481 075

Aurkezpena

Faktura elektronikoa paperezko fakturaren ordezko funtzionala da, eta fakturak bitarteko elektronikoen bidez eta ziurtagiri aitortuen bidez modu digitalean sinatuta transmititzean datza.

ef4ktur ekimenaren bidez, Donostiako Udalari fakturak jaulkitzen dizkioten enpresei faktura elektronikoak egiteko doako aukera eskaini nahi zaie, Donostiako Udalarekin lan egiteko bide erraz eta praktiko bat izan dezaten.

Igorlea

  • Kostuen aurreztea: ez da zigilurik, paperik, gutun-azalik eta artxibatzeko kopiarik behar.
  • Dokumentuak bizkor aurkitzeko aukera.
  • Arintasuna izapideetan eta ordainketetan: izapideen urratsak minutu gutxi batzuetan eta eroso egin daitezke, joan-etorririk egin behar izan gabe.
  • Prozedura segurua: ziurtagiri eta sinadura digitalen bidez, dokumentuen benetakotasuna, osotasuna eta arbuiatzerik eza bermatzen da beti.

Hartzailea

  • Denboraren eta langileen aurreztea.
  • Langileen produktibitate handiagoa, lehen datuak sartu edo dokumentuak kudeatu behar zituztelako.
  • Datuek ez dute akatsik. Datuak automatikoki kudeaketa-programara iraultzean, faktura eskuz erregistratu beharra saihesten da.
  • Fakturaren egiaztatze automatikoa hornitzailearen albaranekin.
  • Erreklamazio automatikoa eta berehalakoa.
  • Erregistro automatikoa kontabilitatean.

Hirugarren fidagarri batek ( autoritate ziurtagiri-emaile batek) subjektu edo entitate baten nortasunaren eta herri-administrazio edo enpresa baten artean dagoen lotura bermatzen duen dokumentu digital bat da.

Edozein gizabanakok edo erakundek eduki dezake ziurtagiri digitala, baina elkarreragiten dutenek jaulkitzaile hori onartzen ez badute, ia sinatu izan ez balu bezalaxe izango da. Hori dela eta, jaulkitzaileak akreditatu egin beharko dira beste pertsona, erkidego, enpresa edo herrialde batzuek onartu ahal izan ditzaten.

Alabaina, ziurtagiri digital batek legezko balioa izan dezan, ziurtapen-zerbitzugile batek jaulki beharko du.

Hona hemen gehien erabiltzen diren ziurtagiriak.

Ziurtagiri digitala instalatzeko eta erabiltzeko modua

Informazio gehiago aurkitu dezakezu webgune hautean.

Programaren instalazioarekin edo Gipuzkoako hiriburuko Udalaren eredura egokitutako funtzionamenduarekin arazo informatikorik izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitezke honako bide hauen bitartez:

Harreman-formularioa erabil dezakezu. Bide horretatik lehen harremana ezarri ondoren, arreta telefonoz edo posta elektronikoz eskainiko da.

Informazio gehiago

Gai orokorragoetarako: Efaktur Erabiltzailearentzako arreta