Donostia Sustapena

Nor gara

Donostia Sustapena Donostiako garapen ekonomikorako agentzia da. 120 urtetik gora daramatzagu lanean, Donostia hiri berritzaile, jasangarri eta adimendun bat izan dadin, eta munduari begira egon dadin.

Gure helburua hiriko ekonomia eta enplegua bultzatzea da, hiria, bizitzeko leku bikaina ez ezik, zure enpresa proiektua lantzeko eta garatzeko leku bikaina ere izan dadin. 

Zer egiten dugu

Hiriaren garapen jasangarria bultzatzea berrikuntzaren, sareko lanaren, nazioartekotzearen eta espezializazio adimendunaren bidez.

Gure zerbitzuak

  • Enpresentzako laguntza:
    • Prestakuntza eta aholkularitza
    • Laguntza ekonomikoak
    • Enpresa guneak
    • Jarduera sektorialak
       
  • Ekintzaileentzako laguntza:
    • Prestakuntza eta aholkularitza
    • Enpresa proiektu berritzaileak bizkortzeko programa
    • Laguntza ekonomikoak
    • Ekiteko guneak
       
  • Garapen profesionalerako eta enplegurako laguntza:
    • Lan orientazioa
    • Prestakuntza
    • Laguntza ekonomikoak
    • Nazioarteko bekak

Nola antolatzen gara

  • Zinegotzi ordezkaria: Ane Oyarbide Ochoa
  • Zuzendari kudeatzailea: Iñigo Olaizola Arcaute 

Kontaktuko datuak

Camino kalea, 2, (sarrera Okendo kaletik)

20004 Donostia


Telefonoa: 943 482 800

Helbide elektronikoa: fomentoss@donostia.eus

Kontsultatu arretarako ordutegiak.


EKINN Eraikina

San Bartolome Gaineko kalea, 16,

20009 Donostia


Donostia Sustapena