Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza
Nor gara
Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritzak udal-aurrekontua (Udalarena eta haren mendeko erakundeena) prestatu eta horren jarraipena egiten du, eta askotariko azterlan ekonomikoak egiten ditu: zerbitzu berriak bideragarriak diren ikusteko, ordenantzak onesteko... Horrez gain, udal-ondarea kudeatzen du eta obren, horniduren eta zerbitzuen udal-kontratazio publikoa izapidetzen du.
Zer egiten dugu
-
Programazioa, azterlanak eta aurrekontuak egin
-
Kostuei buruzko azterlanak egin, ordenantza fiskalak onesteko.
- Udal-zerbitzuak lizitatzeko azterlan ekonomikoak egin.
- Behar den beste edozein azterlan ekonomiko egin.
- Ekonomiaren, finantzen eta aurrekontuen arloko jarduera-ildoen aholkularitzaz, diseinuaz eta aplikazioaz arduratu.
- Aurrekontua egin eta haren jarraipena eta kontrola egin.
-
-
Ondarea
-
Udal-ondasunen inbentarioa egin eta eguneratu.
- Ondare-erantzukizuneko erreklamazioak kudeatu.
- Ondasunak saldu.
- Ondasun higiezinen emakidak eman eta lagapenak egin.
- Beste erakunde batzuei lagapenak eta emakidak eskatu.
-
-
Kontratazioa
-
Administrazio-kontratazioa, obra, zerbitzu eta horniduren lizitazioak izapidetu: lizitazio berriak eta kontratua amaitu arteko ondorengo izapide guztiak (luzapenak, aldaketak...).
-
Nola gaude antolatuta
Pertsonak, Ekonomia eta Aurrekontu kudeaketa eta Euskarako Ordezkaritza: Kerman Orbegozo Uribe
Zuzendaritza: Elisabeth Arrillaga Arrizabalaga
Gainera, herritarren eta elkarteen parte-hartzea sustatzen dugu partaidetzazko aurrekontuen bitartez.
Gure planak eta proiektuak
Gure partaidetza beste erakunde batzuetan
Fundazioak, elkarteak eta beste batzuk: