Webgunea berritzen ari gara!
Agian zer edo zer egongo da erabat findu gabe. Errore edo arazoren bat ikusten baduzu, mesedez, emaiguzu horren berri.
Eman akatsen berriBreadcrumb
Euskararen eguna
Euskararen Nazioarteko Eguna (abenduak 3) dela eta, hainbat ekintza antolatzen dira urtero Donostian, bai auzo mailan bai hiri mailan. Ekimen horiek auzoetako eragileekin elkarlanean antolatzen ditu Udaleko Euskara Zerbitzuak, elkarte ezberdinen proposamenak aintzat hartuta eta hainbat erakunderen partaidetzarekin.
Azaroaren erdialdetik abenduaren 3ra bitartean izan ohi dira ekintzarik gehienak eta horietan parte hartzera animatu ohi ditu Udalak herritarrak.
Auzoetako ekitaldiez aparte, 2024an, mintzodromoak izango dira Euskararen Egunean San Telmon museoan eta Antzoki Zaharrean, berriz, ikusentzunezkoa eta antzezlana emango dituzte: Pantailak Euskaraz-en Urak eginen du bide bideoa eta Barrexerka taldearen Nahastumbury antzezlana.
Donostiako Euskara Zerbitzua
Konstituzio Plaza, 2, 20003 Donostia