Gu ere bertsotan
Ahozkotasuna, bat-batekotasuna eta bertsogintza lantzeko Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak lehen hezkuntzako ikasleei eskaintzen dien programa da.
Bertsolariak ikastetxeetara joaten dira eta haurrekin batera bertsogintza lantzen dute. Euskal Herriko herri askotan lantzen da eta arrakasta handia du gaztetxoen artean.
Programaren helburuak asko dira: ahozko komunikazioa lantzea, sormena bultzatzea, jendaurrean egoteko eta hitz egiteko oztopoak gainditzea, ideiak ordenatzen ikasten laguntzea, komunikatzaile onak sortzea eta bertsozaletasuna sustatzea.
Gu ere bertsotan ekimena bi urtetan lantzeko aurreikusia dago, LH4-5 edo LH5-6 mailetan. Ikastetxeen esku dago urtebetez edo bi urtetan lantzea , eta mailak aukeratzea.
Funtzionamendua
Urrian hasten da
Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak ahozkotasuna eta bertsolaritza sustatzeko lehen hezkuntzako ikastetxeetan garatzen Hamabostean behin bertsotan aditua den kidea joango da ikastetxera eta gela bakoitzarekin ordu betez landuko du programa. Gelako irakasleak bertan egon behar du. Hurrengo asterako lana prestatuta utziko dio bertsolariak irakasleari beronek lantzeko. Zentroko irakasleari ez zaio bertsolaritzarekiko ezagutzarik eskatuko, baina bai jarrera parte-hartzailea izatea.
Jarraipen Batzordea
Ikasturtean zehar, martxo aldera, jarraipen bilera bat egingo da ikastetxe guztiekin. Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko ordezkariez gain, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzukoak ere bertan izango dira. Besteak beste, programa baloratuko da, gazteen motibazioa, materiala eta ordutegiak.