GGKE

Egoitza Donostian duten 60 GGKE inguru dira Donostiako lankidetzaren eragile nagusi, eta ezinbesteko erreferente dira, gainera, lankidetzaren eta garapen ereduaren inguruko gizarte eztabaidan.

Bazkide, boluntario eta pertsona liberatu ugari hartzen dituzte barnean, eta horietako askok ibilbide luzea eta erro bereziak dituzte hainbat kolektiborekin (ikastetxeak, elkargo profesionalak, lanbide bateko kideak dira, eta abar), eremu geografikoekin (auzoak) eta/ edo oso harreman estua dute gizarte mugimenduekin.

GGKE horietatik ia 40 GGKEen Koordinakundearen barruan daude.

Garapenerako Hezkuntza eta Lankidetzako Aholku kontseilua

Udalerrian Garapenerako Lankidetza eta Hezkuntzaren inguruko printzipioak eta jardunbidea bultzatuko dituen sektoreko partaidetza-organoa da Donostiako Udaleko Garapenerako Lankidetza eta Hezkuntzako Aholku Kontseilua, betiere Giza Garapen Iraunkorraren" ikusmoldearen baitan. 
 
Udal Kontseilu honen aburuz, Garapenerako Lankidetza eta Hezkuntzak berekin dakar Iparrean zein Hegoan parte hartzen duten eragileen arteko bazkidetza eta elkartruke solidarioa, elkarren ezagutza eta formazioa mendekotasun hierarkikorik gabe sustatuz.
 
Era berean, garapenerako lankidetza eta hezkuntza ekintzak elkartasunaren adierazpide direlakoan dago: justizia soziala eta pertsonen eskubide-berdintasuna bilatzen dute, eta herrien kulturarteko elkarrizketaren bidegile dira.

Lokalen Lagapena

Donostiako Udala guztiz jabetuta dago egun bertako elkarte askok zailtasun handiak izaten dituztela beren jarduerak gauzatzeko lokalak eskuratzeko orduan. Hargatik zerbitzu berri bat abiarazi zuen, eta haren bitartez udal lokalak irabazteko asmorik gabeko donostiar erakundeei eskaintzen die.

GGKEen Zerrenda

Erlazionatutako zerbitzua

Kontaktua

Lankidetza

Aiete Jauregia. Aiete pasealekua, 65, 1º, 20009 Donostia

943 481 471

lankidetza_cooperacion@donostia.eus