Ingurumen-Osasunaren eta Jasangarritasunaren arloa

Nor gara

Osasun publikoaren eta animIngurumen-Osasunaren eta Jasangarritasunaren arloak ingurumena babestea eta hobetzea du helburu. Hor sartzen dira ingurumena hobetzeko, klima-aldaketaren aurka borrokatzeko, energia-kontsumoa murrizteko eta biodibertsitatea hobetzeko dituen estrategiak.alien ongizatearen arloak duen misioa da donostiarren osasuna babestea eta hobetzea; elikagaiak kontrolatuz eta zainduz, uraren eta airearen kalitatea bermatuz eta espezie kaltegarriak kontrolatuz.

Zer egiten dugu

Klima-aldaketa

Klima-aldaketa arazo konplexua da, gizateriak daukan erronkarik handienetako bat, eta iIkuspegi integrala izatea eskatzen du, berotegi-efektuko gas isuriak gutxitzeko neurriak eta dagoeneko jasaten ari garen erasanetara egokitzeko politikak uztartuko dituena.

Hiriek funtsezko papera jokatzen dute klima-aldaketaren aurkako borrokan; planeta berotzen duten isuri gehienak tokiko eskalan sortzen dira eta. Donostia hiriak ere ikusten du hori, eta hamarkada bat baino gehiago darama isuriak neurtzen, berotegi-efektuko gas isurik murrizteko eta klima-aldaketak dakartzan inpaktu nagusietara egokitzeko ekintza zehatzak planifikatzen eta aurrera eramaten.

Ingurumen-kudeaketa

  • Donostiako Udala 2000. urteaz geroztik ari da sustatzen bere sail eta jardueretan ingurumen-irizpideak txertatzea, eta, horren ondorioz, lortu ditu ingurumen-ziurtagiri batzuk.

Ingurumen-osasuna

  • Ingurumen-osasunaren aldetik, edateko ura, airearen kalitatea, jolas-urak, produktu kimikoak eta hondakin sanitarioak begiratu eta kontrolatzeko jarduerak egiten ditu Udalak.

Leku naturalak eta biodibertsitatea

  • Hiriaren biodibertsitatea eta ingurune naturalak berreskuratzea eta sustatzea
Gainera, herritarren eta elkarteen parte-hartzea sustatzen dugu Ingurumeneko Kontseilu Sektorialaren bitartez.

Gure zerbitzuak eta programak

Hauek dira herritarrentzat arlo honetan eskaintzen ditugun zerbitzuak.
Gure helburuak aurrera eramateko hainbat ekimen, programa eta kanpaina antolatzen ditugu.

Gure planak eta proiektuak

Gure sareak, aliantzak eta hitzarmenak

Gure txostenak eta argitalpenak

Azken albisteak

No Results Found

Kontaktuko datuak

Easo kalea, 43,

20006 Donostia