Osasun publikoaren eta animalien ongizatearen arloa
Nor gara
Osasun publikoaren eta animalien ongizatearen arloak duen misioa da donostiarren osasuna babestea eta ongizatea hobetzea, elikagaiak kontrolatu eta zaindu, uraren eta airearen kalitatea bermatzea, animalien ongizatea eta edukitze arduratsua sustatzea eta espezie kaltegarriak kontrolatzea.
Zer egiten dugu
Elikagaien segurtasuna
Elikagaien segurtasuna bermatzeko, ekintza hauen bidez egiten dute kontrol ofiziala udal-ikuskatzaileek:
- Ikuskapenak
- Autokontrol auditoretzak
- Elikadura-alertak
- Laginak hartzea
- Autokontrol plan orokorrak
- Osasun-erregistroa
- Alergenoak etiketatzea
Ikuskatzaileek jardunbide desegokirik edo araudiarekin bat ez datorrenik harrapatzen badute, kautelazko neurri batzuk hartuko dira (ibilgetzea, elikagaiak konfiskatzea, establezimenduak ixtea, zehapena jartzea eta abar).
Elikadura-estrategia
- Herritarren ohiturak aztertu eta elikadura osasungarriaren alde egitea.
- Orain baino jan gutxiago galtzea alferrik.
- Bertako nekazaritza ekoizpen ekologikoa sustatzea.
- Bertako produktuen banaketa hobetzea.
- Sentsibilizatzea eta kontzientziatzea.
Osasunaren sustapena
- Donostiako osasun-egoera ezagutzeko eta aztertzeko diagnostikoak.
- Herritarren ongizatea sustatu.
- Donostiako Osasun Planak garatu osasunaren mugatzaile sozialak kontutan hartuz eta osasun desberdintasunak murrizteko.
- Osasunaren sustapenaren arloan ikuspegi komunitarioa duten ekimenak garatzea herritarren ongizatea sustatzeko.
Adikzioen prebentzioa
- Gurasoei, ikasleei eta irakasleei zuzenduriko adikzio-plana.
- Teknologia berrien erabileran diren arriskuen prebentzioa: Ikasle, irakasle eta familiei mota guztietako adikzioak prebenitzen laguntzea.
Hiri-izurriteak
- Hiri-izurriteen kontrola osasun publikoa babesteko.
Animalien ongizatea
- Etxeko animalien zaintzari buruzko kontrolak.
Gure zerbitzuak eta programak
Hauek dira herritarrentzat arlo honetan eskaintzen ditugun zerbitzuak.
Gure helburuak aurrera eramateko hainbat ekimen, programa eta kanpaina antolatzen ditugu.
Gure planak eta proiektuak
Gure argitalpenak
Kontaktuko datuak
Donostiako Udalaren Osasun Publikoaren egoitza
Gure teknikariekin aurrez aurre egon nahi baduzu, hartu hitzordua: 943 483 878
Herritarraren postontzia