Gaztetutako hiri batean bizitzea eta gozatzea
Donostia berrikuntza-prozesuan murgilduta dago gaur egun, etorkizuneko erronka garrantzitsuei aurre egiteko aukera emango dion prozesuan. Horrela, egiten ari garen HAPO berriaren bidez, hiria beste ikuspegi batetik eraikitzea bultzatuko dugu, hirigintza jasangarria eta arkitektura berritzailea eginez eta hirigune kalitatezkoak izan daitezen ahaleginduz.

Etxebizitza sortzea izango da —bai berria eraikita, bai dagoeneko eraikita dagoena berreskuratuta— gure ahaleginaren beste ildo bat, donostiarren bizimodu proiektu pertsonalak eta familiarrak aurrera ateratzen laguntzeko, bereziki gazteenak. Helburua 2033rako beste 6.000 etxebizitza berri izatea da.

Gaztetutako hiria erakargarria da bertan bizi garenontzat ere. Erakargarria da jaialdi handiek eta Donostia Kulturak, hiriko museoek eta antzokiek osatzen duten ekosistemak sortzen duten kultura eskaintzagatik ere. Gogoeta bat egingo dugu hiriko kultur etxeen eta liburutegien sarearen etorkizunaz eta bilakaeraz; izan ere, erreferentziazko zerbitzua baita herritarrentzat, dagoeneko 30 urte bete baititu eta berriz formulatu beharra baitu.

Eta erakargarria da kirola maite dutenentzat ere. Anoetako Kirol Hiria eta Illunbe multzoa modu integralean berritzeko lan egingo dugu. Baina baita kirola (oinarrizko kirola eta elitekoa) bultzatzen jarraitzeko ere, indar berezia jarriz emakumeen kirolean.

Aurkitu zure intereseko proiektu bat, aplikazioaren eremuaren arabera

Interesatuko zaizu agian