Baina, oraindik ere badira kalitatezko enplegu egonkorra aurkitzeko zailtasun handiak dituzten kolektiboak (45 urtetik gorakoak, emakumeak eta gazteak). Horregatik, Udalak kalitatezko lanpostuak sortzeko ahaleginak egingo ditu, kalitatezko enplegu gehiago izateak desberdintasunari aurre egitea eta gizarte-kohesioa sustatzea esan nahi baitu.
Industria-jarduera punta-puntakoa eta berritzailea bultzatuko dugu, eta, horretarako, enpresa berriak etortzea eta teknologia eta jasangarritasun poloak sortzeko modua ekarriko duen industria-lurzorua sortuko dugu. Tokiko merkataritzaren eta ostalaritzaren garapena bultzatuko dugu, auzo guztietan aberastasuna eta enplegua sortzeko sektore garrantzitsu gisa bultzatzen eta sustatzen jarraituko baitugu. Eta lanean jarraituko dugu Donostia nazioartean erreferentzia izan dadin zientzian, berrikuntzan eta ezagutzan, talentua eta inbertsio publiko-pribatua erakar ditzan, aurrerapena, hazkundea eta aberastasuna sortzeko.