Haurguneak (0-5 urte)
Intereseko informazioa
Haurguneak (0-5 urte)
0 eta 5 urte bitarteko seme-alabekin jolasteko leku bat bilatzen duten gurasoen eskaerari erantzuteko guneak dira. Adin tarte horretarako material egokituak dituzten jolastokiak dira, eta bertan gurasoek esperientziak, informazioa eta zalantzak partekatu ditzakete.
Intxahurgune
Intxaurrondoko Elkartegunea egokituta dago Intxaurrondo Zaharreko familiek jolasteko gune estali bat izan dezaten eta beste guraso batzuekin esperientziak, zalantzak eta informazioa trukatu ahal izateko.
Parte hartu ahal izateko bazkide egin behar da eta urteko kuota bat ordaindu.
Informazio gehiago: harremanetan jarri Intxaurgunearekin.
Egihaurgune
Egiako Haurtxokoa Atotxako dorre azpian dago, eta arratsaldez Haurtxoko (5-11 urte) izateaz gain, goizez Haurgunea ere bada.
Gune honen helburua helduek esperientziak trukatzea da, haurrek hezkuntza erraztuko duen gune bat izatea, eta auzoak auzo-dinamikak sustatuko dituen topagune bat edukitzea.
Parte hartu ahal izateko bazkide egin behar da eta kuota bat ordaindu.
Informazio gehiago: harremanetan jarri Egihaurgunearekin.
Altzako Haurgunea
Altzako Haur Aisialdi Elkarteak jolas libreko gune estali eta segurua sortu nahi du, 0 eta 5 urte bitarteko haurrek eta haien familiek elkarrekin jolasteko eta denbora partekatzeko aukera izan dezaten.
Gainera, familien arteko harremanak, komunikazioa eta elkarlana sustatu nahi ditu. Horretarako, esperientziak, kezkak eta zalantzak partekatzeko topagune bat eskaintzen du.
Parte hartu ahal izateko bazkide egin behar da eta kuota bat ordaindu.
Informazio gehiago: harremanetan jarri Altzako Haurgunearekin.