Musika- eta dantza-irakaskuntza 0-7 urtekoentzat
0-7 urte bitarteko haurrentzako klaseetan, nortasunaren garapen orekatua bultzatzen da irakaslearekin eta taldearekin elkar reragina sustatuz, soinu eta mugimendu jardueren bidez.
Prozesu honetan zehar, haurra bere buruaz jabetuko da, bere buruarekin, beste pertsonekin eta inguruarekin orekan dagoen izaki gisa.
6 urtetik aurrera, musika edo dantza ibilbidea aukeratu daiteke.
0-7 urte arteko eskolak hiriko auzoetan dauden egoitzetan ematen dira.
Musika hezkuntza goiztiarra (0-2 urte)
Saioetan familiako kide baten parte-hartzea beharrezkoa da. Haur bakoitza heldu baten ardurapean egongo da.
Helburuak:
- Garapen holistikoa (emozionala, fisikoa, kognitiboa eta soziala) musikaren bidez lortzea.
- Musika helburu gisa, eduki musikalak landuz, eta musika bide gisa, garapen pertsonala bilatuz.
Metodologia:
- Praktikoa, haurren parte-hartze aktiboa sustatuz.
Musika eta mugimendua (3-5 urte)
Helburuak:
- Haurraren garapen integrala, musika sentituz, biziz, gozatuz, hausnartuz eta partekatuz...
Metodologia:
- Aktiboa, bizipena ardatz gisa hartuta.
Musika tailerra (6-7 urte)
Helburuak:
- Heldutasun kognitiboa kontuan hartuta, eduki eta gaitasunetan sakontzea.
- Instrumentu ezberdinak ezagutzea kontaktu-orientazioaren bidez.
Metodología:
- Aktiboa, bizipena ardatz gisa hartuta.