Musika

Eskolan adin guztientzako musika irakaskuntza praktikoa eskaintzen dugu, titulazio ofizialik gabe. Gainera, musika talde desberdinen artean aukeratu ahal izango duzu jotzeko edo abesteko, eta hautazko irakasgaiak ere badituzu zure ezagutzak zabaltzeko. Klaseak 3 mailatan antolatzen dira, zure esperientziaren arabera:

  • II. maila: instrumentu bat jotzen edo abesten hasten diren 8tik 99 urte arteko pertsonentzat
  • III. maila: jadanik jotzen dakiten, talde batean era autonomoan parte hartzeko gai diren eta hobetzen jarraitu nahi duten pertsonentzat
  • IV. maila: instrumentu maila altua duten eta musikaz gozatzen jarraitu nahi duten pertsonentzat

Maila jakin batetik aurrera, beharrezkoa da musika talde batean parte hartzea.

Musika Hizkuntza 

8 urtetik gorakoentzat, adin mugarik gabe. 

Prestakuntza teoriko-praktiko osagarria instrumentu-espezialitateen, dantzaren, koruaren eta kantuaren helburuak garatzeko. 

Harmonia eta Moldaketen Hastapenak 

Harmoniaren oinarri teorikoak ezagutu eta ikasitako maila teorikoari dagokion harmonizazio praktika egin. Musika modernoko instrumentu-talde baterako moldaketen oinarriak ezagutzea.

Ikasketa arautuetarako sarbidea 

  • ikasketa profesionaletarako sarbidea 
  • MUSIKENE Jazz-erako sarbidea 
  • MUSIKENE Pedagogia / Interpretazio klasikorako sarbidea

Inprobisazioaren Hastapenak

14 urtetik gorakoentzat, adin mugarik gabe. 

Instrumentu guztientzat. Hainbat estilotan inprobisatzeko gaitasuna garatzeko lehen urratsak. 

Beti inprobisatu nahi izan baduzu, baina edozein arrazoirengatik ez bazara animatu, hauxe da zure aukera. 

Inika plataforma Eskolak ikasleekin komunikatzeko lehentasunezko bidea da. Web bidez eta Android edo iOS sistema eragileak dituzten gailu mugikorretarako aplikazioen bidez erabil daiteke.

INIKA bidez, besteak beste, honako informazio hauek bidaltzen dira:

  • Asistentzia-faltei edo eskoletako gorabeherei buruzko informazioa
  • Ebaluazio-buletinak
  • Irakasleen jakinarazpenak
  • Eskolaren komunikazio orokorrak (ikastaroak, kontzertuak, eskaintzak, etab.)
  • Aurrematrikula, matrikula eta kuotak kobratzeko gorabeherak

Kontsultatu musika ikastaroetan maizen egiten diren galderak.