Multimedia gunea
Intereseko informazioa
Liburutegia
Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako Liburutegia zerbitzu publikoa da eta bere funtzio nagusia da Eskolaren prestakuntza beharrei eta herritarren informazio beharrei erantzutea.
Liburutegi espezializatua, Eskolakoa eta publikoa da: edukiak musika eta dantzari buruzkoak dira, musika eskoletan eskaintzen den araubide bereziko irakaskuntza artistiko ez arauturako egokituta. Funtzionalki, Donostiako Udal Liburutegi Publikoen sarearen parte da 2000. urtean sortu zenetik eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen parte 2016. urtetik.
Erabakita! bideoak
Donostiako partiturak
MuseScore
Jarduera interaktiboak
Entzumena, Musika Hizkuntza eta Kultura Musikala lantzeko jarduerak.
Entzunaldi aktiboak
1995az geroztik, Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako Haize eta Perkusio irakasleek kontzertuak ematen dituzte hiriko 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat.
Kontzertu horiek ikuskizun didaktikoak dira, eta entzunaldi aktiboak esaten zaie. Horien bidez, kontzeptu musikalak azaltzen dira, zuzenean interpretatutako adibideen laguntzarekin eta musikariek beraiek egindako emanaldien konponketekin.
Helburu nagusia gazteenen artean musikarekiko zaletasuna piztea eta jarduera instrumentala sustatzea da, adin horretako haurrekin modu atsegin eta parte hartzailean lan egitera ohituta dauden musikarien eskutik instrumentuak ezagutzeko aukera emanez.