Aiete

Lurzoruaren bizitegi-erabilera nagusi den auzo zabal honetan, etxebizitzen eta biztanleriaren sakabanatzea ezaugarri nagusietarikoa da.

Azken urteotan, bide berriek eta eraikitako etxebizitzek auzoaren itxura asko aldatu dute.   

Hernanirantz zihoan errepide zaharraren inguruan kokatzen da auzoa, eta mugakide ditu Mirakontxa iparraldean, Amaraberri ekialdean eta Antigua, Ibaeta eta Añorga mendebaldean. 

Elkarren artean lotura handirik ez duten hainbat zonalde bereiz daitezke: erdigunea, eliza aldea, Etxadi, Berabera, Oriamendi, Miramon, Puiu, Melodi, Errondo eta abar.

Lurralde honi buruzko informazio demografikoa DonostiaDatan aurkitu daiteke.

Auzoko prozesuak

Azpiegiturak eta zerbitzuak

Parkeak eta berdeguneak

Azken albisteak

Gurutze Alde etxetaldea
Udalak irisgarritasuna hobetuko du Aieteko Gurutze Aldeko sei ataritan

Egungo eskailerak kendu eta oinezkoentzako arrapalak jarriko dira, baita inguruko argiztapena eta segurtasuna hobetu ere

Gune publikoa, Hondakinak eta Ingurumena
Donostiako euri-uren eta erreken ingurumen-kudeaketari iraunkorreko proiektua

Erakusketa Aiete Kultur Etxean, apirilaren 16ra arte