Egia

Donostiako auzo zaharrenetarikoa da, berezko pertsonalitatea eta izaera dituena bai populazioaren aldetik, bai maila soziologikoan. Etxebizitzak, epaitegi berria, Zuhaizti kiroldegia, aparkaleku berria eta abar eraiki dira, auzoko azpiegiturak osatuta.

Urumea ibaia muga izanik, Loiola auzoaren iparraldean kokatzen da.

Ibaiak berak Amaraberrirekin eta Donostiako erdialdearekin muga geografikoa ezartzen du. Mendebaldean, Renfeko trenbideak eta Egia galtzadak bereizten du Grosetik, eta ekialdean, Ategorrietarekin eta Intxaurrondorekin egiten du muga.

Hainbat zonalde bereizten dira: erdigunea, Mundaitz, Atotxa, Aldakoenea, Karmengo Andre Maria, Iruresoro, Toledogoia, Egiako gaina eta Latxaga.

Lurralde honi buruzko informazio demografikoa DonostiaDatan aurkitu daiteke.

Prozesuak auzoetan

Une honetan ez dago parte-hartze prozesurik irekita

Auzo elkarteak

Azpiegiturak eta zerbitzuak

Parkeak eta berdeguneak

Azken albisteak

Musika eta dantza eskola
EMUSIK jaialdia beste udaberri batez itzuliko da plazara

Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako 1.000 ikasle baino gehiago bilduko dira Egiako Blas de Otero plazan ikasturte amaiera ospatzeko maiatzaren 14tik 17ra

Gune publikoa, Hondakinak eta Ingurumena
Udalak 'Zure hiria zaintzen' programako sariak banatu ditu Tabakaleran

Sagrado Corazón Mundaiz ikastetxea, Presentación de Maria a eta Maria Reina ikastetxeetako 120 ikaslek parte hartu dute