Erdialdea

Eremuaren mugaketa bat dator “hiri zentrala” ideiarekin, eta ikuspegi sozial eta ekonomikotik begiratuta, salerosketarako eta negozioetarako gunea da. Ezaugarri bereziak dituen auzoa izaki, ondare arkitektonikoa zaintzeko mekanismo bereziak beharrezkoak dira eta martxan jarri ere egin dira.

Gainera, bere ezaugarri historiko, kultural, sozial eta arkitektoniko bereziei esker, erdiguneak honako eremu hauek ditu:

Donostiako gune geografiko eta pertzeptiboa da, Parte Zaharra, Urumea Ibaia, Kontxako badia eta Amara izanik mugakide.

1863. urtean harresiak eraitsi ostean, Antonio Cortázar arkitektoaren proiektuaren arabera eraikitzen hasi zen. Gaur egun, zabalgune horretaz gain, San Martin eta hegoaldekoa ere biltzen ditu.

Eraikinen kalitatea eta homogeneotasuna dira auzoaren adierazgarri, epe laburrean eta koherentzia arkitektoniko handiz gauzatutako eraikuntza-prozesu planifikatu baten emaitza. Hirugarren sektoreak garrantzi handia du: dendak, banketxeak, aseguru-agentziak, publizitatea…

Lurralde honi buruzko informazio demografikoa DonostiaDatan aurkitu daiteke.

Auzoko prozesuak

Azpiegiturak eta zerbitzuak

Parkeak eta berdeguneak

Azken albisteak

Etxebizitza eta Hirigintza
Udalak Bretxako plaza berriari eguzki-lore forma emateko proposamena egin du

Inguruko agenteekin lanean ari da azken diseinua egiteko