Egitura
Barrutiaren egitura organo ezberdinek osatuta dago, bakoitzak bere funtzioak eta behebeharrak dituelarik.
- Barrutiaren zinegotzi-burua: barrutiaren ordezkaria da eta bertako administrazioa zuzentzen du. Barrutiaren ordezkaritza, zuzendaritza, kudeaketa eta ikuskaritza funtzioak betetzen ditu. Alkateak izendatzen du, Udaleko zinegotzien artetik.
- Barrutiaren zinegotzi-buruordea: zinegotzi-buruaren ordezkoa da, postu hau hutsik geratzen bada, edo zinegotziburuak bere funtzioa bete ezin duenean edo gaixoaldietan.
- Barrutiko Udal Batzarra: deskonzentrazio bidez eskuratutako eskumenak dituen kide anitzeko kudeaketa organo bat da, eta herritarren, kolektiboen eta entitateen aholkularitza eta partaidetzarako organo goren gisa aritzen da tokiko gaietan. Bi hilabetean behin elkartzen da.
- Barrutiko Biltzarra: aholkularitza eta informazio izaera hutseko organoa da. Barrutiko Batzarreko kide guztiek eta auzo elkarte eta gainerako entitateetako ordezkari banak osatzen dute. Azken hauek barrutiaren esparruan diharduten elkarteak eta Herri Entitateen Erregistroan inskribatuta daudenak izan behar dute.
Barrutiko Batzarra
Barrutiko Batzarra 19 kidek osatzen dute:
- Barrutiko zinegotzi-burua
- Barrutiko zinegotzi-buruordea
- Talde politikoetako 7 kide: udal ordezkaritza duten talde politikoek proposatzen dituzte. Hauen ordezkaritza udal taldeek Udalbatzan duten ordezkaritzarekiko proportzionala izango da.
- Auzo elkarteetako 5 kide: Herri Entitateen Erregistroan egon beharko dute eta eremu bakoitzeko herritarren partaidetzari zabalik egon.
- Arloko entitateetako 5 kide: hala nola kultur elkarteak, kirol elkarteak, hezkuntza alorrekoak, etab. Horiek ere, Herri Entitateen Erregistroan inskribatuta egongo dira, eta, aurreko kasuan bezala, kideak hautatzeko, ondorengo prozedura erabiliko da.
Auzo elkarteen eta arloko entitateen ordezkari diren 10 kideak hautatzeko sistema
Auzo elkarteetako eta arloko entitateetako kideak hauteskunde bidez hautatuko dira eta deialdia Alkatetzaren Erabakiz egingo da. Deialdia jakinarazten denetik 15 eguneko epean, auzo elkarteek eta entitateek beren hautagai izango den pertsona aurkeztu ahal izango dute. Horretarako, aurkezpen idatzi bat eta hautagaia izendatzen duen organo eskumendunaren erabakiaren ziurtagiria aurkeztu behar dira, auzo elkarteko edo entitateko idazkariak eginikoa.
Behin hautagaiak izendatuta, hauen zerrenda barrutiko bulegoan jarriko da ikusgai, 3 egunez gutxienez bozketaren aurretik, eta 2 zerrenda bereiziko dira: auzo elkarteetako hautagaiena eta arloko entitateetako hautagaiena.
Bozkatzeko eskubide materiala auzo elkarteko eta arloko entitateetako presidenteek izango dute, eta bozketa deialdian zehaztutako egun eta orduan egingo da, Altzako Alkateordetzan. Presidenteek edo bozkatzeko eskubidea aitortu dieten pertsonek, karguaren edo bozkatzeko eskubidea ematen dion izendapenaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute, nortasun agiriarekin batera. Bozketa amaitzean, botoak zenbatu eta emaitza jakinaraziko da. Hautatuak izan diren ordezkariak izendatuko dira. Bozketa egunaren ondoren, 5 eguneko epea egongo da erreklamazioak egiteko eta mahaiak 5 eguneko epea izango du ere horiei erantzuteko.
Behin erreklamazioen epea agortuta, hurrengo osoko bilkuran, barrutiko kide izendatuko dira bozketan boto gehien izan dituzten auzo elkarteetako 5 ordezkariak eta gainerako entitateetako 5 ordezkariak.
Barrutiko Biltzarra
- Aholkularitza eta informazio izaera hutseko organoa da. Barrutiko Batzarreko kide guztiek gehi auzo elkarte eta gainerako entitateetako ordezkari banak osatzen dute. Azken hauek barrutiaren esparruan diharduten elkarteak eta Herri Entitateen Erregistroan inskribatuta daudenak izan behar dute.
- Biltzarra urtean bitan bilduko da, eta ezohiko moduan, buruak bilkurarako deia egiten duenean edo kideen herenek gutxienez eskatzen dutenean.
- Ezohiko moduan bilduko da, Barrutiko zinegotzi-buruak bilkurarako deia egiten duenean edo kideen 1/3 gutxienez eskatzen dutenean.
Administrazio Unitatea
Barrutiaren antolakuntzarako, funtzionamendurako eta haren helburuak betetzeko, barrutiak Administrazio unitate bat dauka. Unitate hau ondorengoek osatuko dute:
- Barrutiko arduraduna
- Herritarren partaidetzako erdi mailako teknikaria
- Administraria
Gaur egun, 2023-2027 legealdian, Ekialdeko Barrutiko Batzarra ondoko ordezkariek osatzen dute:
- Zinegotzi-burua: Carlos Garcia Hernandez (PSE-EE)
- Zinegotzi-buruordea: Martin Ibabe Eceiza (EAJ)
- Talde politikoetako ordezkariak:
- Garbiñe Alkiza Lopez de Samaniego (EH Bildu)
- Zigor Etxeburua Urbizu (EH Bildu)
- Maria Jesus Idoeta Madariaga (EAJ)
- Victor Lasa Briz (Elkarrekin Donostia)
- Albino Machado (PP)
- Juan Marrero Vizcaíno (PSE-EE)
- Mikel Osinalde (EH Bildu)
- Arlo entitateetako ordezkariak:
- Miguel Angel Diez (Sporting de Herrera)
- Maria Mercedes Fernandez Boga (Plazandreok)
- Izko Lekuona Sagarzazu (Bizarrain)
- Manex Ralla Arregi (Altzania)
- Enrique Sanchez Blazquez (Altzathletic)
- Auzo elkarteetako ordezkariak:
- Jose Angel Apaolaza Udaquiola (Herripe)
- Harritokieta Larrañaga Alzaga (IZBE)
- Mari Mar Martinez Corugeira (Elkartasuna)
- Diego Moran Ortiz (Buenavista)
- Jose Eugenio Rojo Pol (Oleta)