Elkarteentzako ikastaroak eskainiko ditu Udalak udazkenean

Saio guztiak udaletxean izango dira, doakoak, euskaraz nahiz gazteleraz eta 2-4 ordukoak

Publicado el 09/09/2026

elkarteenzako ikastaroak Donostiako Udala cursos asociaciones


Donostiako Udaleko Herri Partaidetza Zerbitzuak elkarteentzako hainbat ikastaro antolatu ditu, formazio hauen bidez erakundeetako egiturak indartu eta proiektuak garatzeko baliabideak eskaintzeko helburuarekin.

Hauek dira udazkenean eskainiko diren ikastaroak:

  • SNAPSEED: argazkien edizioa mugikorrarekin
  • CAPCUT: bideoak mugikorrarekin editatzen 
  • Sare sozialen erabilera eraginkorra
  • CANVA
  • Elkartegintza eta aniztasuna
  • Proiektuetan genero ikuspegia eta berdintasun neurriak
  • Elkarteen lege eta zerga betebeharrak
  • Proiektuak nola landu
  • Prozesu parte-hartzaileak

Formazioek 2 edo 4 ordutako iraupena izaten dute, bi arratsaldetan banatutako ikastaroak dira gehienak, eta kasu batzuetan arratsalde bakar bateko saioak dira.

Udaletxean egiten dira saioak, 17:00 edo 18:00etan hasita

Izen ematea doakoa da, formakuntza euskaraz nahiz gazteleraz eskaintzen da.

Ikastaroak Udalak antolatzen ditu eta enpresa eta kooperatiba hauetako adituek dinamizatzen dituzte saioak eta edukiak eskaini: Farapi, Errotik, TaPuntu, AMB Legez...

Izena emateko formularioan saio bakoitzaren datak eta ezaugarriak ezagutzeko aukera dago.