GAZ zerbitzua martxan da hirian
Lehenengo hitzaldietarako izen-emate epea irekita dago
Publicado el 04/23/2026
GAZ (Gazte Ibilbideak Abiarazteko Zerbitzua) emantzipazio prozesua hasi nahi duzuen gazteei zuzendutako informazio eta laguntza zerbitzua da.
GAZek behar duzuen informazio guztia ematen dizue prestakuntzari, enpleguari, etxebizitzari edo errentarako laguntzei buruz, eta zuen emantzipazio ibilbidean zehar laguntzen dizue, zuen beharretara egokituta.
Donostian, GAZ zerbitzua Kontadores Gazte Zentroan dago, eta aurrez aurreko arreta pertsonalizatua, doakoa eta sarbide unibertsalekoa eskaintzen du, GAZen online zerbitzua osatuz.
Hartzaileak:
- 16 eta 34 urte bitarteko gazteak, beren bizi-proiektua Donostian bizi, ikasi, lan egin edo garatu nahi dutenak.
Ordutegia:
- Astearte eta ostegunetan: 11:30-13:30 eta 17:30-20:30
- Asteazken eta ostiraletan: 17:30-20:30
Doako hitzaldiak
GAZ Donostia bulegoari hasiera formala emateko, maiatzean, aurrez aurreko eta doako hitzaldi hauek egingo dira Bidebietako Kontadores Gazte Zentroan:
Gazteak eta etxebizitza: Aukerak eta baliabideak ezagutu
Etxebizitza alokatzeko eta erosteko aukerak azalduko dira, bai eta gazteen emantzipazioa bultzatzeko laguntzak ere (Gaztelagun eta Emantzipa).
- Data: maiatzaren 19a
- Ordutegia: 18:00-19:30
- 18 eta 35 urte bitarteko gazteentzat
- Hizlaria: GAZ (Gazteen Emantzipaziorako Zerbitzua)
Gazte Abala
Eusko Jaurlaritzak lehen etxebizitza erosteko emango dituen abalen berri emango da.
- Data: maiatzaren 26a
- Ordutegia: 18:00-19:30
- 18 eta 39 urte bitarteko gazteentzat
- Hizlariak: Adrián López Sarachaga, Eusko Jaurlaritzako Gazteriako eta Emantzipazioko zuzendaria, eta Paula Pereda Pérez, Finantzen Euskal Institutukoa.
Bi hitzaldietarako izen-emateak