Kanpoko udal igerilekuak ekainaren 15ean irekiko dira
Altza, Etxadi, Intxaurrondo eta Paco Yoldiren ur jolasak egunero irekiko dituzte
Publicado el 06/12/2026
Udal kirol instalazioetako udako denboraldia datorren astelehenean, ekainaren 15ean, hasiko da Altza, Etxadi eta Intxaurrondoko kanpoko igerilekuen irekierarekin, baita Paco Yoldi kiroldegiko solarium-gunea eta ur-jolasak. Igerileku hauek irailaren 13ra arte egongo dira zabalik.
Altza
- Kiroldegia: astelehenetik ostiralera 7:00etatik aurrera.
- Asteburu eta jaiegunetan: 9:00etatik 20:30era.
- Kanpoko igerilekua: 10:00etatik 20:00etara.
Etxadi
- Asteburu eta jaiegunetan: 9:00etatik 20:30era.
- Kanpoko igerilekua: 10:00etatik 20:00etara.
Intxaurrondo
- Asteburu eta jaiegunetan: 9:00etatik 20:30era.
- Kanpoko igerilekua: 10:00etatik 20:00etara.
Paco Yoldi
- Kiroldegia: astelehenetik ostiralera 6:30etatik aurrera.
- Asteburu eta jaiegunetan: 9:00etatik 20:30era.
- Ur jolasak eta solariuma: 10:00etatik 20:00etara.
Egia
- Kiroldegia: astelehenetik ostiralera 8:30etatik aurrera.
Iñaki Gabarain Kiroletako zinegotziak nabarmendu duenez, “kanpoko igerilekuen irekierak milaka donostiarrentzat urteko denboraldi desiratuenetako baten hasiera markatzen du. Udako hilabeteetan, gune horiek topaleku, aisialdi eta jarduera fisikorako leku bihurtzen dira, aire zabalean, adin guztietako pertsonentzat”.