Gazteentzako lokalak

Sartu gazteentzako lokalen buruzko informazioa eta aholkularitza eskatzeko izapidera
Sartu gazteen lokaletan ordezkaria izendatzeko eskaera egiteko izapidera
Sartu gazteen aisiarako eta elkartzeko lokaletako jardueraren aurretiazko jakinarazpena egiteko izapidera
Sartu jarduera sailkatuaren titulartasunaren eskualdaketaren jakinarazpena egiteko izapidera
Ezagutu kultura sustapenerako Etxarriene espazioa 

Intereseko informazioa

Gazteentzako lokalei buruzko informazioa 

Gero eta ohikoagoa da lagun taldeek espazio propio bat bilatzea elkartzeko eta biltzeko gune gisa, jolas eta aisialdi jarduerak egiteko, eta baita plataforma gisa ere, autokudeaketa proiektuak probatzeko, zuen autonomia pertsonalerako bidean aurrera egiteko edo zuen hezkuntza, kultura eta gizarte ekimenak abian jartzeko.

Horregatik, era horretako espazioen segurtasun eta osasungarritasun baldintzak hobetzeko, Donostiako Udalak aisiarako eta elkartzeko lokal pribatuak nola erabili arautzen duen ordenantza bat onartu du eta erabilera gida bat prestatu du.

Zuen iritziak, ikuspuntuak, interesak, eskariak eta aukerak ezagutu nahi ditugu, Gazteria zerbitzuarekin eta udalarekin nolako harremana izan nahi duzuen, eta gugandik zer espero duzuen jakiteko.

Gai honi buruz informazio gehiago behar baduzue, jarri gurekin harremanetan. Instagram, X eta Facebooken ere aurki gaitzakezue "DonostiaGaztea" izenarekin.​​​​​

Gida honek gai hauek jasotzen ditu:

  • lokalek bete behar dituzten baldintzak (gutxieneko espazioa, aireztapena…)
  • espazioaren segurtasuna bermatzeko hartu behar diren neurriak (su-itzalgailuak, larrialdietako argiak…)
  • lokal bat udal ordenantzara egokitzeko eman behar diren pausoak (jardueraren aurretiazko komunikazioa egitea…)
  • informazio jakingarria (tarifa elektrikoak, kontratatzea komeni diren aseguru motak, ur kontagailu bat jartzeko jarraitu beharreko pausoak...)
  • gazte taldeari lokaleko eguneroko bizitzan antolatzen lagunduko dioten fitxa zabalgarriak (garbiketa egutegia, alokairu kontratu eredua, lehen sorospenen gida, suteak prebenitzeko aholku praktikoak…)

Erlazionatutako dokumentuak