Uliako gazte-aterpetxea

Ulia mendiaren magalean, itsas mailatik 200 bat metrora, horra hor Ulia aterpetxea. Zurriola hondartzatik oinez joanda 20 minutura.

Uliako parkearen inguruko basoak ezin egokiagoak dira naturaz inguratuta egon eta oinez nahiz bizikletaz ibiltzeko. Ikuspegien eta paisaien bikaintasunak paradisu lasai eta ederra bihurtzen dute. Baina, bestalde, hirigunetik halako hurbil dagoenez gero, erraz goza daiteke Donostiaz eta hiriak eskaintzen duen guztiaz.

Europako etiketa ekologikoa lortzen duen Euskadiko lehen aterpetxea da. Kontsumitzen duen energiaren zati handi bat bertan sortzen du eguzki plaka fotovoltaiko eta termikoen bidez.

Maskotak onartzen ditugu.

Helbidea:

Harrera ordutegia

  • astelehenetik ostiralera: 8:00-20:30
  • larunbat eta igandeetan: 8:30-12:00 eta 16:00-20:30

Logela motak

  • 62 plaza (54 ohe)
    • 4 logela 3-4 plazakoak: ohe bikoitz bana eta litera bana.
    • 4 logela 4 plazakoak: bina litera.
    • 4 estudio 5-6 lagunentzako: sukalde bana, ohe bikoitz bana eta bina litera.
    • Irisgarritasuna: mugikortasun urriko pertsonentzat egokitutako 5-6 lagunentzako logela bat, banako 2 ohe eta 2 litera dituena.
    • bai gelek bai estudioek ere beren atari propioa dute, kaletik zuzenean sartzeko aukera ematen duena.

Zerbitzuak

  • doako wifia
  • maindireak eta mantak (prezioan sartuta)
  • komuna eta dutxa logela bakoitzean
  • sukalde tresnak logela handietan
  • salmenta automatikoko makinak
  • ikuztegi automatikoa (autozerbitzua)
  • internetera konektatutako ordenagailua
  • egongela telebistarekin
  • doako aparkalekua autoentzat eta autobusentzat

Salneurriak eta denboraldiak 2026 (BEZ-a barne)

Goi denboraldia

29 urtera arte (barne)
30 urtetik aurrera
Prezioa pertsonako eta gaueko
24,44 €
29,32 €

Erdi Mailako denboraldia

29 urtera arte (barne)
30 urtetik aurrera
Prezioa pertsonako eta gaueko
21,96 €
26,36 €

Behe denboraldia

29 urtera arte (barne)
30 urtetik aurrera
Prezioa pertsonako eta gaueko
19,55 €
24,93 €

Bestelakoak

Bazkari/afariak –Gutxienez 15 lagun-
Konstultatu
Eskuoihalak
2,61€
Aterpetxeetan ez da onartzen eskudirutan ordaintzea. Erdi eta behe denboraldian % 5eko deskontua aplikatuko da igandetik ostegunera taldekoak ez diren gaualdietan

Erlazionatutako dokumentuak