Taxi: Taxi lizentzia eskualdatzeko baimena

Tramitearen deskribapena

Ondorengo egoeraren batean izanez gero egin behar duzu izapide hau:
  1. Titularraren heriotza:
    • Alargunak edota lizentziaren ustiapenari eutsi nahi dioten oinordekoek
    • Alargunak edota lizentziaren ustiapenari eutsi nahi ez dioten oinordekoek
  2. Gaixotasuna, istripua edota ezinbesteko beste edozein arrazoi
  3. Hamar urteko baino gehiagoko antzinatasuna
  4. Erretiroa

Zeinek egin dezake eskaera

Interesduna edo interesduna ez den beste pertsona batek aurkeztu behar badu, aurkeztu behar da "Ordezkatzeko baimen dokumentua" eta ordezkatuaren NANaren kopia.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoan zehar

Beharrezko dokumentazioa

  • Ordezkaritza egiaztatzen duen agiria, hala badagokio

Kasuaren arabera:
  • Titularraren heriotza: heriotza ziurtagiria, azkeneko nahiak, testamentua edo oinordekoen adierazpena edo oinordetzaren onarpena.
  • Gaixotasuna, istripua edota ezinbesteko beste edozein arrazoi: Gizarte Segurantzaren ebazpena eta epaia
  • Erretiroa: Gizarte Segurantzaren egiaztagiria

Oharra: Izapide honetan zehaztutako inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

EGITATE ZERGAGARRIA

Lizentziak ematea
631,78
Titularraren heriotza, erretiroa edo ezgaitasuna dela eta ezkonkidearen alargunaren zein derrigorrezko oinordekoen alde burututako lizentzi eskualdaketak baimentzea
631,78
Aurreko atalean sartzen ez diren eskualdaketak baimentzea
6.275,39

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Aste bat
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa

Prozesuaren urratsak

  1. Eskabidea eta agiriak erregistratzea
  2. Agiriak zuzentzea, horrela badagokio.
  3. Baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren, eskualdaketa baimentzeko ebazpena prestatzen da
  4. Interesdunari jakinaraztea
  5. Eskualdaketaren eskabidea egiteko badago. Ikusi loturiko izapideak: “Taxi lizentzia beste titular bati eskualdatzeko eskaera”

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Mugikortasuneko Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli