Taxi: Taxi lizentzia beste titular bati eskualdatzeko eskabidea

Tramitearen deskribapena

Taxi lizentziaren eskualdaketa baimendu ondoren, erosleak eta saltzaileak (bi aldeek) Mugikortasun Atalean aurkeztu behar dute, eskualdatzeko eskabidea egiteko

Zeinek egin dezake eskaera

Taxi lizentzia eduki eta saldu egin nahi duten pertsonek. Interesduna ez den beste pertsona batek aurkeztu behar badu, aurkeztu behar da "Ordezkatzeko baimen dokumentua" eta ordezkatuaren NANaren kopia.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoan zehar

Beharrezko dokumentazioa

  • Contrato de compraventa
Oharra: Izapide honetan zehaztutako inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aldekoa
3 hilabeteko gehieneko epea dago eskualdaketa egiteko; erosleak epe hori bete baino lehen egin behar du azterketa.

Prozesuaren urratsak

  1. Eskabidea eta agiriak erregistratzea
  2. Agiriak zuzentzea, horrela badagokio
  3. Azterketa teorikoa eta praktikoa egitea
  4. Eskualdaketa onartzeko ebazpena
  5. Saltzaileari, erosleari, Foru Aldundiari eta Udaltzaingoari jakinaraztea
  6. Finantza Atalera bidaltzea, tasa ordaintzeko

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Mugikortasuneko Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli