*Erregistro orokorraren (ikus erlazionatutako tramiteen atala) bidez eskatuko dira ondoko erroldatze-ziurtagiri mota hauek, ezin baitira unean bertan eman:
- Ziurtagiri historikoak, digitalizatu gabeko erregistroei dagozkienak (1986/04/01a baino lehenagokoak).
- Idazkariaren eta alkatearen sinadurak eskatzen dituzten ziurtagiriak. Ziurtagiri horiek adopziorako izapideak egiteko eskatzen dira, esate baterako.
- Idazkariaren eta/edo alkatearen sinadura behar duten ziurtagiriak, adibidez adopzio bat izapidetzeko beharrezkoa dena, beste izapide honen bidez eskatu behar dira: "Udal-akordioen ziurtagiriak '(ikus erlazionatutako tramiteen atala).
*Lanbidek DSBE (Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta) laguntzak izapidetzeko eskatzen duen etxebizitza bateko data batzuen artean bizi direnen ziurtagiriak administrazio horri zuzenean emango zaizkio, interesdunek udalean eskatu beharrik gabe.