Etxebizitzaren osasungaiztasuna eta/edo izurria salatzea

Telematikoki

Presentzialki

Easo kalean, 43, 2. solairuan
Ordutegia: 09:00 - 14:00
Udalinfo bulegoak

Eskatu hitzordua

Besteak

osasuna@donostia.eus

Dokumentuak

Tramitearen deskribapena

Osasungaiztasun egoeren salaketa. Ez da jabego pribatuaren gaineko jarduketarik egiten, osasun publikoa arriskuan izan ezean.

Zeinek egin dezake eskaera

Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.

Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.

Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoan zehar

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Aldagarria
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aldagarria
Estimatutako epea aldagarria da egoeraren eta haren larritasunaren arabera

Isiltasun zentzua:
  • *Espediente zigortzailea ez bada hasten: Preskripzioa
  • *Espediente zigortzailea hasten bada: Iraungitzea

Prozesuaren urratsak

  1. Bizilagunek, administratzaileek eta/edo Udaltzaingoak jarritako salaketa erregistratzea.
  2. Osasun publikoko teknikariek salaketa bidezkoa den edo ez baloratzea. Ez da jarduketarik egiten osasun publikoari eragiten dieten egoera larrietan izan ezik.
  3. Etxebizitza ikuskatzea eta baloratzea.
  4. Betekizunak zehaztea, egoera konponbidean jartzeko.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Osasuna eta Ingurumen Zuzendaritza

Araudia

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli