Kontsumo erreklamazioak

Telematikoki

Presentzialki

Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoa (KIUB)
Mandasko Dukearen pas., 12
Ordutegia: 09:00 - 14:00
Hitzordua: 943 48 34 10

Dokumentuak

Tramitearen deskribapena

Kontsumo-gatazka baten ondoriozko erreklamazioa aurkeztea.

Erreklamazioa: kontsumitzaile edo erabiltzaile* batek egindako adierazpena, zeinaren bidez Administrazioari jakinarazten baitio ez dagoela ados kontsumo-harremanean lortu duen ondasun edo zerbitzu batekin. Halaber, horrekin batera eskatzen du prestazioa behar bezala bete dadila edo hura ordeztu dadila, eta, hala dagokionean, kobratutako zenbatekoa itzultzeko eskaera.

*Kontsumitzaile edo erabiltzailetzat jotzen da ondasun edo produktu bat erabiltzeko asmoarekin erosten duen oro, eta erabiltzailetzat, zerbitzu bat kontratatzen duen oro (izan ura, gasa, telefonoa, etab.).

Zeinek egin dezake eskaera

  • Donostian erroldatutako kontsumitzaile eta erabiltzaileak:
  1. Pertsona fisikoak merkataritza- edo enpresa-jarduerarekin, ofizioarekin edo lanbidearekin loturarik ez duen helburu bat lortzeko dihardutenak. Nolanahi ere, pertsona fisikoek kontsumitzaile edo erabiltzaile dihardutela joko da, kontrakorik frogatu ezean.
  2. Pertsona juridikoak eta nortasun juridikorik gabeko entitateak, baldin eta irabazi-asmorik gabe ari badira merkataritza- edo enpresa-jarduera batetik kanpo.

Interesduna edo bera ordezkatzeko baimena duena.

Baimendu dezakezu beste pertsona bat zure izenean egin dezan tramite hau, ordezkaritza baimen hau betez.

Luzapen handiagoko ordezkaritza bat eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoan zehar

Beharrezko dokumentazioa

Erreklamazio orria
  • Erreklamazioa justifikatzen duten dokumentu guztiak (erosketa tiketak, fakturak, kontratuak, publizitate liburuxkak, etab.).

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Doakoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Hilabete bat
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa

Prozesuaren urratsak

  1. Telefonoz aurretiko hitzordua eskatzea (Modu Presentzialean)
  2. Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.
  3. Bitartekaritza lana hastea. KIUBek erreklamazioaren berri emango dio alderdi erreklamatuari eta horrek 15 eguneko epea izango du erantzuteko.
  4. Bitartekaritza lana gauzatzea. Bitartekaritzan antzematen bada erreklamatutako erakundeak kontsumo-arloko arau-hausteren bat egin duela, KIUBak gertakariak ikertuko ditu, eta, behar izanez gero, zehapen-neurriak hartuko ditu.
  5. Bitartekaritza amaitzea eta erreklamazioa artxibatzea. Erreklamatzaileari bitartekaritzaren emaitza, zer eskubide dituen eta ordenamendu juridikoan bere burua defendatzeko zer mekanismo dituen jakinaraziko zaio.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Osasuna eta Ingurumen Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli