Donostiako udalerrian dauden elikagai industria eta establezimenduen erregistroa, bai eta Donostian (lokalik gabe) egiten diren jarduerena ere, hauekin lotuta badaude:
giza kontsumorako elikagaiak edo elikagai produktuak.
elikagaiekin kontaktuan egongo diren materialak edo objektuak.
elikagaiak prestatzeko erabilitako lagungarri teknologikoak.
Zeinek egin dezake eskaera
Egoitza sozialak Donostiako udal barrutian egon behar du
Elikagai industrietako eta establezimenduetako operadoreek, bai eta elikagaigintzari lotutako jardueretakoek ere (lokalik gabekoek).
Noiz egin daiteke eskaera
Urte osoan zehar
Beharrezko dokumentazioa
Jardueraren aitorpena
Jardueraren, industriaren edo establezimenduaren titularraren NAN, AIZ, IFK edo IFZa.
Jarduera ekonomikoaren lizentzia (JEZ), titularraren izena eta/edo, jardueraren egoitzatzat, establezimenduaren helbidea jasotzen dituena.
Lokalaren planoa edo krokisa, eskalan egina eta DIN A4 tamainakoa, hauek jasotzen dituena:
Lokaleko edo instalazioko eremu bakoitzaren identifikazioa.
Eremu edo lokal bakoitzaren azalera partziala eta guztizko azalera.
Instalatutako makinak eta ekipamendua, lanerako gainazala eta uraren puntuak.
Planoa edo krokisa ulertzeko beharrezkotzat jo daitekeen informazio guztia.
Ez da planoa aurkeztu beharrik lokalik gabeko banatzaileen eta/edo inportatzaileen jarduerei lotutako izapideetan, ezta behin-behineko edo behin betiko jarduera uzteei lotutakoetan ere.
Eskaera erakunde edo pertsona juridiko batek egiten badu, formatu digitalean aurkeztu behar da dokumentazioa. Ikus “Erregistroa” izapidea “Erlazionaturiko tramiteak” atalean.
Oharra: Izapide honetan zehaztutako inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordainketaren zenbatekoa
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
Estimatutako epea: 7 egun
Epe legala: 3 hilabete
Isiltasun zentzua: Aldagarria
Udalak eskaerak jaso eta aztertzeko beharrezkotzat jotzen dena. Behin hori egindakoan, Eusko Jaurlaritzak egiten du erregistroa, eta ebazpenaren berri ematen die interesdunei. Horrenbestez, ezin da epea zehaztu.
Zer motatako elikagai industria den, administrazio isiltasunaren ondorioa positiboa edo negatiboa izan daiteke.
Prozesuaren urratsak
Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.
Dokumentazioa zuzentzea, beharrezkoa bada.
Eskaera aztertzea eta Eusko Jaurlaritzari bidaltzea, erregistra dezan.
Eusko Jaurlaritzaren ebazpena, baiezkoa edo ezezkoa (betekizunak betetzen ez badira)
Establezimendua erregistratzea
Eusko Jaurlaritzak interesdun pertsonari jakinaraztea zer erregistro zenbaki dagokion eta zer jarduera jasotzen diren.