Adineko eguneko arretarako udal zerbitzua (Goizaldiak)

Presentzialki

Bizi den auzoko gizarte zerbitzuetako zentrora joan behar da informazioa jasotzeko eta izapideak hasteko:

Tramitearen deskribapena

Eguneko zerbitzu honen bidez, adineko pertsona ahulen autonomia mantentzen lagundu eta adinekoari bere ohiko giroan iraunaraztea lortu nahi da, bai eta haien sozializazioa bultzatzea ere, dagokion kasuetan, isolatze egoerak konpentsatzeko. Zerbitzua hainbat zentrotan eskaintzen da eta haietan hainbat talde jarduera egiten dira, hala nola gimnasia egokitua, erlaxazio tailerra, esku terapia, tailer ludikoak, memoria tailerrak, ikus-entzunezkoen tailerrak bai eta, bizi kalitatea hobetze aldera, zahartze aktiboa sustatzeko eta harreman sozialak izateko beste zenbait jarduera ere.
Zerbitzua Gizarte Ekintzaren Zuzendaritzak gaur egun adineko erretiratuei utzita dituen guneetan emango da. Zehazki, honako hauetan:
  • Altza-Larratxon: Bellavista elkartea. Larratxo, 26.
  • Amara Berrin: Gure Egunsentia. Javier Barkaiztegi, 11.
  • Antiguan: Udalaren lokala. Xalbador Bertsolaria, 14 (GZZ ondoan)
  • Bidebietan: Guardaplata elkartea. Serapio Mujika, 21.
  • Egian: Egiatarra elkartea. Mandasko Dukea, 48 behea.
  • Erdialdean: Jatorra elkartea. Larramendi 14, behea.
  • Grosean: Udalaren lokala. Nafarroa Beherea, 7.
  • Intxaurrondon: Intxaurralde elkartea. Zarategi, 66

Zerbitzua astelehenetik ostiralera ematen da, goizeko ordutegian: 10:00etatik 13:00era eta urte guztian zehar, oporraldietan izan ezik.

Zerbitzuaren aurkezpen bideoa

Zeinek egin dezake eskaera

Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.

Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.

Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoan zehar

Beharrezko dokumentazioa

  • Bizikidetza unitatearen kide guztien kalkulu ekonomikoa egiteko dokumentazioa (bizikidetza unitatetzat jotzen da ezkontideek osatzen dutena edo ezkontideen erlazioaren analogoa den beste edozein erlazio).
  • Pentsioak ematen dituen erakundearen eguneratutako pentsioen ziurtagiria, GSINerak ez diren kasuetan.
  • Ondasun higiezinen errendimenduen egiaztagiria (alokairu kontratuak).

Dokumentazio hori Gizarte Zerbitzuetako Zentroetan ez dagoen guztietan eskatuko da (kasu batzuetan, dokumentazioa jada badago zentroetan beste izapidetzeak abian edo duela gutxi izapidetuak izateagatik).

Oharra: Izapide honetan zehaztutako inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Erabiltzailearen eta haren bizikidetza unitatearen ahalmen ekonomikoaren araberako zenbatekoa. Baremo ekonomiko bat dago kalkulua egiteko.

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: 5 egun
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa

Prozesuaren urratsak

  1. Gizarte Zerbitzuetan aurretiazko hitzordua eskatzea.
  2. Gizarte langilearekin elkarrizketa bat izatea, premien azterketa bat egiteko.
  3. Baldintzak betetzen diren egiaztatzea.
  4. Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.
  5. Erabiltzailea baliabidearen jarduerak egiten diren egun batean parte hartzera gonbidatzea.
  6. Proposamena baloratzea, behin betiko prezioa kalkulatzea.
  7. Zerbitzurako sarbidea onartzea edo ez onartzea ebaztea.
  8. Pertsona interesdunari jakinaraztea.
  9. Zentroan pertsona hartzea.
  10. Enpresak zerbitzuengatiko hileroko faktura egitea.
  11. Gizarte langileak jarraipena egitea

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Gizarte Ekintzaren Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

Zerbitzu hau eskuratzeko, itxaron zerrenda egon daiteke; izan ere, plaza kopurua mugatua da.

Adineko pertsonen bizi kalitatea hobetzeko ekimenei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero:

Donostia Lagunkoia

Donostiako Irisgarritasun Plana

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli