Tramitearen deskribapena
Izapide hau egin behar duzu egoera hauetako bat gertatzen denean:
- Negozioari uztea.
- Negozioa helbidez aldatzea. Kasu horretan, dagokion jarduera lizentzia eskatu edo kokaleku berrian jarduerari ekin baino lehen aurretiazko jakinarazpena aurkeztu beharko da (ikusi horrekin erlazionatutako izapideak).
Zeinek egin dezake eskaera
- Jardueraren sustatzailea edo haren legezko ordezkaria
Noiz egin daiteke eskaera
Beharrezko dokumentazioa
- Ordezkaritza egiaztatzen duen agiria, hala badagokio
Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea
derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
- Estimatutako epea: Aste bat
- Epe legala: 3 hilabete
- Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Prozesuaren urratsak
Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea
- Hala badagokio, dokumentazioa zuzentzea
- Behin-behineko baja jakinaraztea: 2 hilabete
- Behin betiko baja jakinaraztea
Izapidearen arduraduna
Departamentua: Hirigintza Sostengagarriko Zuzendaritza
Araudia
Bestelako informazio interesgarria
Jardueraren sustatzailearen uko egitea lizentzia/aurretiazko komunikazioa azkentzeko arrazoia da, non eta jarduera ez gauzatzea herritarren interesaren edo ordena publikoaren aurkakoa den eta hirugarren batzuei kalterik ekartzen dien, eta ezinbesteko baldintza izango da, hala ere, jarduera azkentzeko egintza administratibo bat ematea berariaz.
Horrenbestez, hirugarren batzuei kalterik ez sortzeko helburuz, jarduera gauzatzeari uzteko eskaerak behin-behineko izaera izango du hiru hilabetez, lokalaren jabeak, hala nahi badu, sustatzaile izaera eskuratzeko aukera izan dezan.
Epe hori inolako interesik adierazi gabe igaroz gero, berariazko ebazpena emango da eskatutako jarduerari behin betiko baja aginduz.
Datu babesa