Udal akordioen ziurtagiria

Telematikoki

Dokumentuak

Tramitearen deskribapena

Herritarrek udal organoek egindako bileren, eta haiek hartutako akordioen eta erabakien ziurtagiriak eska diezazkiokete Udalari.

Zeinek egin dezake eskaera

Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.

Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.

Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoan zehar

Beharrezko dokumentazioa

Bidezkoa den dokumentazioa gehitu daiteke zer eskubidetan oinarrituta dagoen egiaztatzeko.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Doakoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa

Prozesuaren urratsak

  1. Eskaera eta/edo dokumentazioa erregistratzea
  2. Bileraren edo akordioaren ardura izan duen Sailak datuak eta dokumentazioa egiaztatuko ditu, edo, behar izanez gero, Udaleko Zuzendaritza Juridikoak
  3. Ziurtagiria jaulki egingo da
  4. Ziurtagiria interesdunari emango eta/edo bidaliko zaio

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Lege Zuzendaritza

Araudia

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli