Hilerriak: gorpuak eta hondarrak erraustea

Presentzialki

Polloe
Polloe plaza, 2, 20012 Donostia
943 48 35 40
polloe@donostia.eus

Tramitearen deskribapena

Polloek erraustegi bat du Polloeko hilerrian bertan.
Leku horretan agurrak egiteko gela bat dago, eta han, errausketa baino lehenago, ekitaldi txiki bat egiten da hildakoari azken egurra emateko.
Bi errausketa mota daude:
  • Gorpuaren errausketa
  • Gorpuen hondarren errausketa: heriotzatik 5 urtera edo gehiagora errausten direnean.
Errausketa egin eta gero, errautsak kutxa batean ematen zaizkie familiakoei edo gertukoei.
Aukera bat baino gehiago dituzte familiakoek, eta horien artean dago Polloeko haustegi batean kutxa zortzi urtez uztekoa (epea luza daiteke).

Gorpu bat erraustea eskatzeko, nahi dugun eguna baino 24 ordu lehenago eskatu behar da gure bulegoetan, zein egun eta ordutan erraustuko den zehaztu ahal izateko. Oro har, zerbitzuaz arduratzen den ehorztetxeak egiten du lan hori.

Informazio gehiago

Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.

Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.

Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoan zehar

Beharrezko dokumentazioa

  • Gorpua: ehorztetxearen ardura da behar den dokumentazioa ematea.
  • Beste hilerri batetik datozen hondarrak: Osasun Lurralde Ordezkaritzaren lekualdatze baimena.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Prozesuaren urratsak

  1. Errausketaren eguna eta ordua eskatzea. Gorpuak direnean, ehorztetxeak egiten du eskaera.
  2. Errausketa.
  3. Errautsak ematea.

Izapidearen arduraduna

Erakundea: Donostiako Hileta Zerbitzuak, AB (Polloe)

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli