Udal lokalen erabilera lagatzea

Telematikoki

Tramitearen deskribapena

Elkarte eskatzaileak bere jarduerak egiteko udal lokalak erabiltzea

Zeinek egin dezake eskaera

Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.

Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.

Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoan zehar

Beharrezko dokumentazioa

Ordezkari batek eskatzen badu, ordezkaritza horren egiaztagiri bat aurkeztu beharko da
  • Memoria bat, entitatearen jardueraren ideia orokorrak zehaztuz Lokala zer dela-eta eskatzen den eta zer erabilera emango zaion.

Oharra:
Elkarteak administrazio publikoekin telematikoki harremanak izateko nahitaezko kolektibo batekoa direnez, nahitaezkoa da eskaera online egitea, izapide honetatik ireki daitekeen formularioa erabiliz.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: 3 hilabete
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa

Prozesuaren urratsak

  1. Eskaera eta dokumentazioa erregistratzea
  2. Dokumentazioa zuzentzea, hala badagokio
  3. Egingo den jardueraren (kultura, auzoak, lankidetza, etab.) arabera, dagokion departamentura bidaliko da eskaera
  4. Tokiko Gobernu Batzarrak, sailen arteko batzordearen proposamenez (aldian-aldian biltzen dira, eskaera kopuruen arabera), lokalen esleipenak onartuko ditu

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

*Lokalaren erabilera lagatzea udal lokalen eskuragarritasunaren araberakoa izango da.
*Udalak beretzat gordeko du lokalaren erabilera kontrolatzeko eskubidea, bai aldez aurretik jakinarazi den jarduera behar bezala egiten duten kontrolatzeko bai lokala ongi erabiltzen eta zaintzen duten egiaztatzeko.

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli