Hilerriak: hondarrak eta gorpuak lekualdatzea

Telematikoki

Presentzialki

Polloe
Polloe plaza, 2, 20012 Donostia
943 48 35 40
polloe@donostia.eus

Dokumentuak

Tramitearen deskribapena

Hilerriaren barruan, hilobi bateko hondarrak beste hilobi batera edo erraustegira lekualdatzea da, familiei emateko edo beste hilerri batera eramateko.
Lekualdatzeak 2 arrazoi direla-eta gertatzen dira:
  • Aldi baterako hilobietan (haustegiak, nitxoak eta hobiak) egoteko epea bete dela eta. Pertsona titularrak hilobiko egonaldia luzatu nahi ez duenean eta familiakoaren hondarrak berreskuratu nahi dituenean gertatzen da.
  • Hilobiaren titularrek eskatuta, kaperen eta panteoien kasuan.

Zeinek egin dezake eskaera

Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.

Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.

Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoan zehar

Beharrezko dokumentazioa

Hondarrak beste hilerri batera lekualdatu behar direnean, Osasun Lurralde Ordezkaritzaren baimena behar da.

Oharra: Izapide honetan zehaztutako inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Hilabete bat
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa

Prozesuaren urratsak

  1. Eskabidea erregistratzea.
  2. Polloek eskabidea balioestea.
  3. Lurretik ateratzeko eta lurperatzeko baimena hilobiaren titularrak sinatzea eta, hala dagokionean, Osasun Sailaren dokumentua aurkeztea.
  4. Data zehaztea.
  5. Lana egitea.
  6. Faktura ematea eta ordaintzea.

Izapidearen arduraduna

Erakundea: Donostiako Hileta Zerbitzuak, AB (Polloe)

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli