Topalekua Gizarte Ekintzako Zuzendaritzaren baliabide zentro bat da, eta bere xedea parte hartze soziala eta zahartze aktiboa sustatzea da.
Topalekua zenbait elkarteren egoitza da, eta bulegoen espazioaren lagapen bat egiten zaie:
- Inguruko auzo elkarteak.
- Pertsona Nagusi Jubilatuen eta Aurrejubilatuen Elkartea.
- Eskubide zibilen babeserako irabazi asmorik gabeko pertsona nagusien elkarteak.
- Etengabeko ikaskuntza sustatzen duten irabazi asmorik gabeko pertsona nagusien elkarteak.
Era berean, Udalaren Aisialdiko eta Denbora Libreko +55 programak ere badu lekua eraikinean, eta orientazioa eta informazioa ez ezik, parte hartze soziala ere sustatzen du.
Halaber, parte hartze sozialeko ekimenek eta elkarteek erabil ditzaketen 3 areto balioaniztun ere badira.
Taberna eta jatetxe zerbitzua ere badago Topalekuan.
Helbidea: Aiete pasealekua, 85. zk. (Aieteko parkeko antzinako zalditegia)
Topalekuko espazioak eta ekipamendu teknikoa erabiltzea doakoa da. Prezio merkeko taberna-jatetxe zerbitzua.
- Elkarte interesdunak eskabidea aurkeztea.
- Adinekoak eta Ezgaitasuna Zerbitzuko langileek eskaera baloratzea.
- Topalekua erabiltzeko baimena ematea.
Erabilera puntualetarako eskatzen denean, erabilera egin eta gero, Topalekuko Atezaintza Zerbitzuak txosten bat egiten du lagatako espazioa zuzen erabili den adierazteko.