Polloek kudeatutako hilerrietan (Polloe, Altza, Igeldo), zenbait panteoi mota ditugu denbora tarte hauetarako (guztiak luza daitezke):
Panteoi motak
Aukeratu zure beharretara ondoen egokitzen den panteoia:
- Bakuna: ohikoena da hilerrietan. 4-5 hilkutxa pilatuta hartzen dituen hilkutxa batek baino azalera zertxobait handiagoa duen hilobia da.
- Bikoitza: gutxi gorabehera bi hilkutxak izango luketen azaleraren espazioa duten hilobiak dira. Beraz, bakun batean baino bi aldiz hilkutxa gehiago sartzen dira panteoi bikoitzetan.
- Hirukoitza: Panteoi bakun batek baino hiru aldiz azalera handiagoa duen hilobia da; panteoi bakun batean baino hiru aldiz hilkutxa gehiago sartzen dira panteoi hirukoitzetan.
- Laukoitza: Panteoi bakun batek baino lau aldiz azalera handiagoa duen hilobia da; panteoi bakun batean baino lau aldiz hilkutxa gehiago sartzen dira panteoi laukoitzetan.
Informazio gehiago
- Identifikazio dokumentua: NAN / AIZ
- Ordezkaritza egiaztatzen duen agiria, hala badagokio
Oharra: Izapide honetan zehaztutako inprimaki edo formulario espezifikoa erabiltzea
derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb