Euskararen normalizazio helburu duten jarduerak egiteko dirulaguntzak

Telematikoki

Tramitearen deskribapena

Donostian euskararen normalizazioa helburu duten jarduerak egiteko dirulaguntza.
Halakotzat jotzen dira, esaterako:
  • jardunaldiak
  • sari edo ziurtagiri banaketak
  • mintegiak
  • aurkezpenak
  • ...

Zeinek egin dezake eskaera

Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.

Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.

Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.

Noiz egin daiteke eskaera

2026/03/23 - 2026/12/31

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Hilabete bat
  • Epe legala: 6 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa

Prozesuaren urratsak

  1. Eskaera eta dokumentazioa erregistroan aurkeztu.
  2. Akatsak baleude, zuzentzeko 10 egun jakinarazten denetik.
  3. Eskaeren balorazioa eta puntuak eman.
  4. Tokiko Gobernuaren ebazpena: dirulaguntza onartu edo ukatu.
  5. Dirulaguntzaren %70aren ordainketa.

Dirulaguntzaren zenbatekoaren gainerako %30a dagokion justifikazioa egin ondoren ordainduko da (dirulaguntza jaso eta hurrengo urteko urtarrilaren 31 baino lehen). Justifikazioa 'Lotutako izapideak' atalean aurkituko duzun izapidearen bidez egin behar da.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Euskara Zerbitzua

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli