Bide publikoan aparkatzeko erreserba eskuratzea honetarako:
ospitaleak, anbulantziak
hotelak
Administrazio Publikoak
gasolio deskarga
..........
Zeinek egin dezake eskaera
Interesduna edo interesduna ez den beste pertsona batek aurkeztu behar badu, aurkeztu behar da "Ordezkatzeko baimen dokumentua" eta ordezkatuaren NANaren kopia.
Erreserba hauek emango dira: (tasa lehen ordaindu behar da)
Hotelak: sarrera edo harrera merkataritzarako etxabe batetik badu eta eguneko 24 orduetan badago jendearentzat irekita. Ibilgailuen sarrera eta irteera errazteko. Hiru (3) toki gehienez ere.
Konkurrentzia publikoko lokalak: sarbideak eta larrialdiko irteerak babesteko.
Segurtasun kolektiboa bermatzeko hala izatea komeni den eraikinak.
Osasun etxeak: larrialdietako ibilgailuak eta gaixoak errazago sar daitezen.
Gasolioa deskargatzea.
Lehen adierazitako jarduera horien antzeko beste edozein jarduera, Udalaren lizentzia baldin badu.
Noiz egin daiteke eskaera
Urte osoan zehar
Beharrezko dokumentazioa
Erreserbaren beharra arrazoitzea
Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.