Tramitearen deskribapena
Donostian musika, antzerki, dantza, liburu eta ikus-entzunezko jaialdiak zein arte bisualen jaialdiak antolatzeko dirulaguntzak
Zeinek egin dezake eskaera
Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.
Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.
Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.
Noiz egin daiteke eskaera
2026/03/06 - 2026/04/07
Hilabeteko epea deialdi bakoitza Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Tramitea epez kanpo dago.
Beharrezko dokumentazioa
- Ordezkaritza egiaztatzen duen agiria, hala badagokio
- Diruz laguntzea nahi den egitasmoaren dokumentu originala, erakunde eskatzaileko pertsona edo organo eskumendunak onartua, bai eta egitasmoaren gastu eta diru sarreren aurrekontua ere.
- Ingurumen memoria
- Pertsona edo erakunde eskatzaileari buruzko dokumentazioa
Pertsona fisikoek: Eskabidea sinatzen duen pertsonaren nortasunaren egiaztagiria: NANa, pasaportea edo antzeko agiria.
Herri Entitateen Erregistroan inskribatutako erakundeek ez dute erakundeari buruzko beste dokumentaziorik aurkeztu beharko. Eskabidea sinatzen duen pertsona ez badator bat Erregistroan dagokion karguan azaltzen denarekin, eguneratutako izendapena egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko da.
Herri Erakundeen Erregistroan inskribatuta ez dauden erakundeek dokumentazio hau erantsi beharko dute:
- Erakundearen eratze eskritura eta estatutuak edo araudia, bai eta dagozkion erregistro publikoetan inskribatuta egotearen egiaztagiria ere.
- Identifikazio fiskaleko zenbakia egiaztatzen duen txartela.
- Pertsona juridikoaren legezko ordezkariaren nortasun egiaztagiria eta dagokion ordezkaritza boterearen ziurtagiria.
Dokumentazio horrez gainera, eskatzaileak interesgarritzat jotzen duen beste edozein agiri aurkeztu ahalko du.
Eranskinen gehienezko tamaina: 15 Mb
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
- Estimatutako epea: 4 hilabete
- Epe legala: 6 hilabete
- Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Prozesuaren urratsak
- Oinarriak GAOn argitaratzea
- Eskabideak jasotzea
- Dokumentazioa berrikustea eta akatsak zuzentzea
- Ebaluazioa eta behin-behineko ebazpen proposamena
- Behin-behineko ebazpena Iragarki Taulan eta webgunean argitaratzea
- Alegazioak aurkezteko 10 eguneko epea
- Behin betiko ebazpen proposamena egitea, alegazioak aztertu ondoren
- Emakidaren jakinarazpena bidaltzea, eta dirulaguntza ordaindu edo, hala dagokionean, ukatu izanaren berri ematea
- Webgunean eta Iragarki Taulan argitaratzea.
Izapidearen arduraduna
Erakundea: Donostia Kultura Enpresa Erakunde Publikoa
Araudia
Erlazionaturiko tramiteak
Bestelako informazio interesgarria
Dirulaguntza bi zatitan ordainduko da:
- % 60 organo eskumendunak emakida onartzen duen unean;
- % 40 dirulaguntza justifikatzeko eskatzen diren agiriak aurkeztu eta baliozkotzat jo ondoren.
Donostiako Festak
Konstituzio plaza, 1. 20003 Donostia
943 481 168
donostiakofestak@donostia.eus
Datu babesa