Biztanleen Udal Errolda: alta

Tramitearen deskribapena

Donostiako Biztanleen Udal Erroldan izena ematea espainiar estatuko beste udalerri batetik edo atzerritik hirira bizitzera etorritako pertsonei, eta baita arrazoia edozein izanik ere hirian bizitzen jarraitu arren Donostiako Biztanleen Udal Erroldan agertzen ez direnei ere.

Zeinek egin dezake eskaera

Interesduna

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoan zehar

Beharrezko dokumentazioa

  • Ordezkaritza egiaztatzen duen agiria, hala badagokio
IDENTIFIKATZEKO DOKUMENTUAK:

Espainiar herritartasuneko pertsonak
  • Izena eman beharreko pertsonen nortasuna egiaztatzeko dokumentuaren jatorrizkoa: NAN, familia liburua NAN ez duten 15 urtetik beherakoen kasuan. (Jatorrizko dokumentuak eta indarrean daudenak).

Atzerritarrak:
  • Europar Batasuneko, Norvegiako, Islandiako, Liechtensteingo eta Suitzako herritarrek pasaportearen edo beren herrialdeko nortasun agiria aurkeztu beharko dituzte eta, baldin badute, Atzerritarren Erregistro Zentralean izena emanda daudela dioen ziurtagiria (bertan AIZ agertuko da). Ahal dela, izen ematea AIZrekin egingo da. (Jatorrizko dokumentuak eta indarrean daudenak).
  • Beste herrialdeetako herritar nazionalek Espainiako agintariek emandako bizileku txartela (dokumentua jatorrizkoa eta indarrean dagoena) aurkeztu beharko dituzte. Bizileku txartelik ezean, beren herrialdeko pasaportea aurkeztu ahal izango dute. Ahal dela, izen ematea AIZrekin egingo da. (Jatorrizko dokumentuak eta indarrean daudenak).




ADINGABEKOEN ORDEZKARITZA

Adingabe baten izena emateko edo helbidea aldatzeko gurasoetako batekin, hauek aurkeztu beharko dira:
  • Beste gurasoaren baimena

Baimenik EZ dagoenean hau eskatuko da:
  • Errolda aldatu nahi duen gurasoari adingabekoaren zaintza esleitzen dion epaia.

Epairik EZ dagoenean "erantzukizunpeko adierazpen” inprimakietako bat bete beharko da, kasuaren arabera eta nortasun agiriaren kopia erantsi beharko zaio.
  • I. Eranskina: zaintzari buruzko ebazpen judizialik ez dagoenean.
  • II. Eranskina: eskatzaileak zaintza eta jagoletza esklusiboa esleitua duenean.

Zaintza partekatua duten gurasoen adingabeko seme-alaben helbidea edo bizilekua aldatzeko:
  • Udalak gurasoen arteko adostasunaren dokumentu bidezko froga eskatu behar luke adingabekoaren helbidean aldaketarik egin aurretik (bizilekua aldatzeagatiko izen ematea, udalerrian bertan bizilekua aldatzea…) eta, elkarren arteko adostasuna frogatu ezin denean, hain zuzen ere erroldari buruz mintzatzen den ebazpen judiziala aurkezteko eskatu beharko du (2015eko ekainaren 30eko 7/2015 Legea, gurasoen banantze edo haustura kasuetako familia harremanei buruzkoa), eta ez du helbide aldaketarik egingo aurreko dokumenturen bat aurkeztu ezean.

ETXEBIZITZAREN DOKUMENTAZIOA
  • Etxebizitzaren salerosketa eskritura, berriki egin bada (jatorrizko dokumentua). Hala ez bada, udalak titulartasuna egiaztatu ahal izango du.
  • Indarrean dagoen alokairu kontratua. Alokairu kontratua indarrean egongo ez balitz, alokairua ordaindu izanaren azken ordainagiria ere aurkeztu beharko da. (Jatorrizko dokumentuak)
  • Erabiltzeko eskubideari buruzko beste titulu batzuk: epai judiziala dibortzio kasuetan, testamentuak, dohaintzak eta abar. (Jatorrizko dokumentuak)
  • Etxebizitza jabearen edo errentariaren baimena. Pertsona hori izena emandakoen artean ez badago, izen emate orria sinatuta eman beharko du baimena eta NANaren edo AIZen fotokopia erantsi beharko du. Era berean, baimena ematen duenaren etxebizitzaren jabetza edo erabiltzeko eskubidea egiaztatu beharko da.

UNITATE ARDURADUNAK NOLANAHIKO DOKUMENTAZIO OSAGARRIA BILDU AHAL IZANGO DU IZAPIDEA BEHAR BEZALA KUDEATZEKO


Oharra: Izapide honetan zehaztutako inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Doakoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Unean bertan
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aldekoa
Unean bertan ebatzi gabeko izen emate eskaerak ondorengo izen emate jakinarazpenaren bitartez edo ezezko ebazpenaren bitartez jakinaraziko dira gehienez 3 hilabeteko epean.

Prozesuaren urratsak

  1. Eskaera eta dokumentazioa erregistratzea
  2. Aurkeztutako dokumentazioa egiaztatzea, bai nortasun agiriak, bai etxebizitzarenak
  3. Biztanleen Udal Erroldan izena ematea
  4. Izena emandako pertsona bakoitzaren errolda agiria ematea, izapidetzearen egiaztagiri modura
  5. Egiaztapena unean bertan egin ezin denean, eskaera egin eta berrikuspena egin zain geratuko da
  6. Jakinarazpena, kasuan kasu, ondorengo izen emate jakinarazpen edo ezezko ebazpen bitartez

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Lehendakaritzako Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

*Biztanleen Udal Erroldan jasotako datuak gainerako Administrazio Publikoei laga ahal izango dira interesdunaren aldez aurreko onespenik gabe, beharrezkoak diren haien eskumeneko jarduerak garatzeko soilik.
*Ez ahaztu zerga helbidea ere aldatzeko eskatzea, 900714033 doako telefonora deituta (Udal Ogasuna).
*Eskaera aurkezteak esan nahi du onespena ematen duzula Hautesle Errolda eskaerako datuen arabera eguneratzeko.

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli