Tramitearen deskribapena
Donostian honako jai eta jai-ekitaldi hauek antolatzeko baimena eskatzea:
- Haur danborrada
- Iñauteriak (ikastetxeetako irteerak)
- Kaldereroak (ikastetxeetako eta auzoetako irteerak)
- Inudeak eta Artzainak (ikastetxeetako eta auzoetako irteerak)
- San Juan suak auzoetan
- Santo Tomas auzoetan
- Olentzero eta Mari Domingi (ikastetxeetako eta auzoetako irteerak)
- Auzoetako jaiak
- Beste batzuk
Parte hartzeko informazioa:
- Haur danborrada urtarrilaren 20an
- Helduen danborrada
- Iñauteriak (konpartsa eta karrozen lehiaketa)
- Estropadak
- Santo Tomas
Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.
Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.
Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.
Noiz egin daiteke eskaera
Beharrezko dokumentazioa
Festak ospatu baino
45 egun lehenago:
Kasu guztietan (deskargatu 'Dokumentuak' ataletik)
Formularioa bete eta erantsi:
- Programaren aurrerapena / zirriborroa
- Dosier orokorra edo dagokionean jardueraren dosier espezifikoa.
- Okupatu beharreko espazio publikoaren eskala-planoa
- Bide publikoan eginiko jarduerak estaltzen dituen erantzukizun zibileko Aseguruaren kontratazioa egiaztatzeko agiri eredu normalizatua. (Dokumentazio atalean ikusi eredu normalizatua).
Auzoko Festetan, gainera
- Auzoko festen dosierra
- Eranskinak: Feriala, Food truck eta Merkatuak
Festak ospatu baino 10 egun lehenago:
Oharra: izapide honetan zehaztutako formulario espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 200 Mb
Ordainketaren zenbatekoa
Eskaera motaren araberakoa
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
- Estimatutako epea: 45 egun
- Epe legala: 6 hilabete
- Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Espedientearen konplexutasunaren arabera, ebazteko epea aldatu egin daiteke.
Prozesuaren urratsak
- Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea
- Dokumentazio akatsak zuzentzea, hala badagokio
- Txosten teknikoak
- Baimena emateari edo ukatzeari buruzko ebazpena
- Fidantza ordaintzea, hala badagokio: zenbatekoa jakinaraziko da, eta ordaindu izanaren ziurtagiria aurkeztu beharko da
- Interesdunari, Udaltzaingoari eta Likidazio Bulegoari baimenaren berri ematea, tasaren ordainketa bidaltzeko (geroko ordainketa egitea badagokio)
- Tasa likidatzea, hala badagokio
- Fidantza itzultzeko eskaera egitea, hala badagokio.
Izapidearen arduraduna
Erakundea: Donostia Kultura Enpresa Erakunde Publikoa
Araudia
Erlazionaturiko tramiteak
Bestelako informazio interesgarria
Donostiako Festak
Konstituzio plaza, 1. 20003 Donostia
943 481 168
donostiakofestak@donostia.eus
Datu babesa