Kaleko salmentarako baimenak

Telematikoki

Tramitearen deskribapena

Kalekto salmentarako baimenak Anoetako asteroko merkatu txikirako eta historikoki hirian jarri izan diren beste azoka txikietarako (gaztainak, barkilloak, litxarreriak, puxikak eta abar)

Bi tipologia horiez kanpo, ez dago baimenduta inolako motatako salmenta ibiltaririk, Donostiako Udalak aztertu dezakeen salbuespen egoera jakinetan izan ezik.

Baimenak urte natural baterako ematen dira eta aldia amaitzen denean berritzen dira.

Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.

Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.

Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoan zehar

Beharrezko dokumentazioa

  • Langile autonomoen Erroldan alta emanda izatea
  • Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren Erroldan —dagokion epigrafean— alta emanda izatea
  • Erantzukizun zibileko asegurua
  • Zerga betebeharren ordainketak egunean izatea

Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: 15 egun
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa

Prozesuaren urratsak

  1. Eskaera eta dokumentazioa erregistratzea.
  2. Dokumentazioa eta baldintzak ea betetzen diren egiaztatzea (Hiri Mantentze eta Zerbitzuen Zuzendaritzak egiten du).
  3. Baimena ematea edo ez ematea ebaztea.
  4. Interesdunari jakinaraztea.
  5. Tasak ordaintzea

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Hiri Mantentze eta Zerbizuetako Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

Beste mota bateko salmenta motetarako (gaztainak, barkilloak…) ez dira baimen gehiago ematen baldintzak betetzen dituzten eta salmenta mota hori historikoki egiten jardun duten pertsonei soilik ematen zaie baimena.

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli