Hilerriak: hilobiak eskuratzea

Telematikoki

Presentzialki

Polloeko Bulego Nagusiak
  • Polloe Plaza 2
  • Telefonoa 943 48 35 40

Dokumentuak

Tramitearen deskribapena

Polloek kudeatutako hilerrietan (Polloe, Altza, Igeldo), zenbait panteoi mota ditugu denbora tarte hauetarako (guztiak luza daitezke):
  • 25 urte
  • 35 urte
  • 49 urte

Panteoi motak
Aukeratu zure beharretara ondoen egokitzen den panteoia:
  • Bakuna: ohikoena da hilerrietan. 4-5 hilkutxa pilatuta hartzen dituen hilkutxa batek baino azalera zertxobait handiagoa duen hilobia da.
  • Bikoitza: gutxi gorabehera bi hilkutxak izango luketen azaleraren espazioa duten hilobiak dira. Beraz, bakun batean baino bi aldiz hilkutxa gehiago sartzen dira panteoi bikoitzetan.
  • Hirukoitza: Panteoi bakun batek baino hiru aldiz azalera handiagoa duen hilobia da; panteoi bakun batean baino hiru aldiz hilkutxa gehiago sartzen dira panteoi hirukoitzetan.
  • Laukoitza: Panteoi bakun batek baino lau aldiz azalera handiagoa duen hilobia da; panteoi bakun batean baino lau aldiz hilkutxa gehiago sartzen dira panteoi laukoitzetan.

Informazio gehiago

Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.

Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.

Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoan zehar

Beharrezko dokumentazioa

  • Identifikazio dokumentua: NAN / AIZ
  • Ordezkaritza egiaztatzen duen agiria, hala badagokio
Oharra: Izapide honetan zehaztutako inprimaki edo formulario espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Unean bertan
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa

Prozesuaren urratsak

  1. Eskabidea erregistratzea
  2. Eskabidea aztertzea
  3. Emateko edo ukatzeko ebazpena
  4. Eman izana onartzeko jakinarazpena eta pertsona eskatzaileak/ek ordaindu beharreko tasa
  5. Tasaren likidazioa
  6. Panteoiaren titulua jasotzea

Izapidearen arduraduna

Erakundea: Donostiako Hileta Zerbitzuak, AB (Polloe)

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

Posta: Polloeko Hilerria, Polloe plaza, 2 (20012 Donostia)

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli