Hondarrak hilobian bertan jartzen dira, dela poltsa batean, dela hondarrentzako hilkutxa batean (ohiko hilkutxa baino txikiagoa). Komenigarria da murrizketa egiteko zain ez egotea, baldin eta ikusten bada hurrengo ehorzketetarako leku gutxi dagoela; izan ere, osasun araudiaren arabera, panteoi batean ehortzitako gorpuei ezin zaie ezer egin ehorzketatik 5 urte igaro baino lehenago.
Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.
Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.
Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.
Urte osoan zehar
Erakundea: Donostiako Hileta Zerbitzuak, AB (Polloe)