Aldez aurreko jakinarazpena, lokaletan ikuskizunak eta jarduerak antolatzeko

Telematikoki

Tramitearen deskribapena

Izapidearen helburua da establezimenduetan musika, antzerki edo barietateen ikuskizun txikiak antolatzeari bultzada ematea, beti ere, establezimenduak baimenduta duen ordutegiaren barruan eta dagozkion udal ordenantzetan ezarritako mugei men eginez.

Zeinek egin dezake eskaera

Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.

Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.

Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoan zehar

Beharrezko dokumentazioa

Baldintzak: jakinarazpena ikuskizuna gertatu baino 15 egun lehenago aurkeztea.

Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Prozesuaren urratsak

  1. Jakinarazpena erregistratzea
  2. Ingurumen Zuzendaritzaren txostena
  3. Hirigintza Zuzendaritzak egiaztatzea
  4. Udaltzaingoari jakinaraztea

Izapidearen arduraduna

Erakundea: Donostia Kultura Enpresa Erakunde Publikoa

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli