Marcos Fernando Sasiain Brau

  • Egoera zibila: ezkongabe
  • Sexua: gizona
  • Jaioterria: Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)
  • Jaioteguna: 1890-06-18
  • Heriotza-data: 1957-11-15
  • Bizitokia: Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)
  • Lanbidea: Abokatua
  • Rola: Alkatea
  • Antolaketa politikoa: ez dago erabilgarri

Oharrak:50 urte 1940an. Donostiako Alkate errepublikanoa izan zen. Erbestealdian egon zen denbora luzez eta tarte horretan Baionako espetxean preso egon zen 1948an. Oso denbora gutxi egon zen espetxeratua.

Familia-harremanak:Gurasoak: Fernando eta Petra / Anaiak: Eduardo eta Emilio Sasiain Brau

Biografia:

Familia errepublikar batean jaioa, Valladolideko Unibertsitatean zuzenbide ikasketak egin zituen. 1920an eskuratu zuen zinegotzi eserlekua Donostiako udaletxean lehenengo aldiz. Primo de Riveraren diktaduran (1923-1930) hauteskunde bidez hautatutako zinegotzi guztiak ordezkatu zituzten eta hainbat urtez politika instituzionaletik kanpo gelditu zen.

1930an Donostiako Batasun Errepublikanoaren lehendakaria izendatua, Errepublika bultzatzeko asmoz eratu zen Donostiako Itunaren parte-hartzaileetako bat izan zen. 1931ko apirilaren 12ko hauteskundeetan Bigarren Errepublikaren etorrerarekin batera, Donostiako alkate izendatu zuten eta 1936ko irailean Donostia frankisten esku erori zen arte izan zen alkate.

Donostiatik Bizkaia aldera egin zuen ihes Fernando Sasiainek eta 1937an, Bartzelonara egin zuen alde, Euskal Gobernuarekin batera. Bertatik Ziburura (Lapurdi) iritsi zen gerraren amaieran. Bertan 11 urtez bizi izan zen, erbestean. 1940an Mexikora bidaiatzeko baimena lortzen saiatu zen. Tartean jarraipenak jasan zituen: 1941ean naziek atxilotu eta Baionan espetxeratu zuten, gerora askatzeko.

1947an depresioak jota, bere buruaz beste egiten saiatu zen. 1949an Donostiara itzuli zen. Gerra-kontseiluan epaitu zuten baina segidan Donostiako Psikiatrikoan sartu behar izan zuten. Bertatik 1950eko azaroaren 26an atera zen alta eman ondoren. 1957ko azaroaren 15ean hil zen.

Urraketak

Gizateriaren aurkako krimena, pertsekuzioarena: garbiketak > Erbestealdi behartua

  • Egilea: Altxatutako bandoa
  • Tokia: Ciboure (Ziburu, Francia)
  • Data: 1939-01-31 / 1949-12-29

Oharrak:
Ziburun zegoen bitartean Txilera eta Mexikora alde egiten saiatu zen

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Espetxe zigorrak. Aginte frankisten Gerra-kontseilua

  • Egilea: Auzitegi Militarra
  • Tokia: Donostiako Plaza (Donostia, Gipuzkoa)
  • Data: 1941-00-00 / 1952-06-16

Delituak

Delitua Data Tokia Prozesamendua Igorlea Kondena Epaiaren data Kondena kommutatua Kommutazio data
Matxinada militarrari laguntza ez dago erabilgarri Auzitaratze sumarisimoa arrunta Gerra Auditoretza Auzia artxibatzea eta etetea 1943-07-15
  • Erregistroa. Iturria: Iñaki Egaña.
  • Prozedura Sumarisimo Arrunta. Iturria: IV Tokiko Auzitegi Militarra (Ferrol).
  • Espedientea. Iturria: Memoria Historikoaren Zentro Dokumentala. (Ref. Signatura: 75/00073 | Indulto / Signatura: 75/00154 | Indulto).
  • Erretratua. Iturria: IV Tokiko Auzitegi Militarra (Ferrol).
  • Euskal erbesteratzea. Iturria: Internet. (Ref. HAMAIKA BIDE elkartea (Euskal Erbesteen Kultura-La Cultura de los Exilios Vascos)).

Oharrak:
1941ean auzi-iheslari deklaratu zuten, bere aurkako prozesua hasi zenean, Ziburura ihes eginda zegoelako. Auzia 1943ko uztailaren 15ean artxibatu zuten behin-behinean, 1949an itzultzerakoan muga igaro zuen arte. Malenkoniak jota, Probintziako Ospitale Psikiatrikoan sartu zuten, eta 1950eko urtarrilaren 10ean Auzia bertan behera utzi zuten, bere osasun-egoera zela eta. Auziari berrekingo zaio, bere osasuna hobetu eta ospitaleko alta 1950eko azaroaren 26an jaso zuenean. Urte bereko abenduaren 11n deklaratzera deitu zuten, baina baldintzapeko askatasunean jarri zuten. 1952ko ekainaren 16an, bere Auzia artxibatu eta behin betiko askatasuna eman zioten.

Frogaren elementuak

  • Erregistroa. Iturria: Iñaki Egaña.
  • Prozedura Sumarisimo Arrunta. Iturria: IV Tokiko Auzitegi Militarra (Ferrol).
  • Espedientea. Iturria: Memoria Historikoaren Zentro Dokumentala. (Ref. Signatura: 75/00073 | Indulto / Signatura: 75/00154 | Indulto).
  • Fitxa. Iturria: Memoria Historikoaren Zentro Dokumentala. (Ref. Fichero 62, Ficha S0116453/S0116454/S0116455).
  • Eskutitzak. Iturria: Nazioko Artxibo Orokorra-Mexiko.
  • Euskal erbesteratzea. Iturria: Internet. (Ref. HAMAIKA BIDE elkartea (Euskal Erbesteen Kultura-La Cultura de los Exilios Vascos)).

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana